kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015

Back to Leizarraga Mikel Urkixo / Begitu, 2019-04-16

Aitortza bategaz hasiko dau liburua Kepa Altonagak: luzaroan ez eban Xabier Amuriza gogoko izan. Etxanoztarrak aspaldi egin ebazan adierazpen batzuk izan ziran ikusiezin edo txarto-ulertu haren sorburua: Amurizak 1982an Bilboko Hoja del Lunes egunkarian adierazo eban ez ebala gustuko idaztea, eta oindino gitxiago idaztea. Baina aitatutako pasarte eta berbok atxakia baino ez dira ondotik Amurizari berea aitortzeko.

Euskal prosa zientifikoaren argi-ilunez egiten dau berba Altonagak, Amurizak aurretiaz hainbatetan egin izan dauan legez. Liburuan zehar murgildu ahala konturatuko gara arazo eta gabezia beretsuak ondorioztatuko dituela bi-biak.

Ba ete dau zentzurik hizkuntza txiki eta ia agoniko batek neologismoz beteriko prosa zientifikoa bultzatzeak? Konbergentzia ala bat-etortzea? Fusioa ala bat-egitea? Antsietatea ala barne-herstura? Biologiaz berba egitean, herentzia kontzeptuaren ordain dogu ondoretasuna? Eboluzionatu alde batera itxi, eta sortu erabili? Seguru gagoz bene-benetan horreek dirala euskerazko ordain egokiak?

Auzia, dana dala, ez da atzo goizekoa. Inguruko hizkuntzetatik bereizteko beharrak tradizino luzea dauka gurean; seguruenik, desagertzeko bildurrak hauspotuta.

Erlatibozko esaldien auziari be pasinoz helduko deutso Altonagak. Zein-erlatibo edo erlatibo anaforikoak. Euskal prosalari garaikideak atzen hamarkadotan sustatu daben erlatibo-fobia. Posible ete da erlatibozko zenbait egitura bazter itxita zuztarrezko eta ganorazko testu zientifikoak idaztea?

Esandako guztiak eta beste hamaika. Adibide, azalpen eta argudio argigarriz lagunduak. Edozein euskaldunek ato baten eta gustura irakurriko dauan liburua. Eta inor epel itxiko ez dauana, aspaldiko esana da-eta euskaldun guztiok filologo txiki eta marmarti bat daroagula gure barruan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak