kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Julien Vinsonen hegaldia / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 2018

Leku bila Javier Rojo / El Correo, 2019-04-20

Patxi Zubizarreta batez ere gazte literaturaren alorrean egiten duen lanagatik ezaguna izan arren, irakurle helduentzako idazlanak ere egiten ditu. Kasu honetan, baina, gazte literaturaren eragina ere topa daiteke. “Julien Vinsonen hegaldia” izeneko nobelak izaera bikoitz hori erakusten du. Argumentuaren oinarrian emakume italiar batek, Chiarak, Euskal Herrian egiten duen egonaldia dago. Egonaldi honek osatzen du istorioaren hezurdura nagusia, nobela honetan kontatzen diren bestelako hari narratiboen markoa alegia. Narratzailea ere baden pertsonaia honek atzerritik Euskal Herrira etorritako euskalarien aztarnari jarraitu nahi dio, bera ere ildo horretan kokatzen delarik. Eta bere peskizen abiapuntuak Julian Vinson ikerlari frantsesa eta honek Baionatik Iruñera 1875ean egindako globo bidaia dira. Istripuan amaitutako txango horretan oinarrituta, Chiararen diskurtsoan maila desberdinak korapilatzen dira.

Vinsonen bidaia hizpide, euskal kulturaren inguruan ari da narratzailea, baina horretaz gain pertsonaiak bere ibilbide pertsonal eta sentimentalaz ere hitz egiten du, Euskal Herrian egindako egonaldian ezagututako pertsonez eta haiekin eraikitzen dituen harremanez. Munduan bere lekuaren bila dabilen pertsonaia dirudi Chiarak, eta bide honetan hizkuntza berria euskarria izan daiteke izan nahi duena adierazteko. Protagonistaren gorabeherak, pentsamenduak eta ikerketaren inguruko hausnarketekin batera, pertsonaiek, “Decamerone”n bezala, elkarri kontatzen dizkiote ipuinak, agertzen diren testuinguruan agertuta esanahi berriz betetzen direnak. Nobela ez da oso luzea eta jakin-minez irakurtzen da, besteak beste, protagonista misterio baten atzetik ibiliko balitz bezala aurkezten delako Vinsoni buruz egiten duen ikerketa. Erromantikoa ere bada, pertsonaiaren alderdi sentimentala argumentua aurrera eramaten duten indarretako bat delarik.

Noizean behin errepikakorra izan daiteke, ritornello moduan momentu inauguratzailearen ideia askotan agertzen baita, aireratzeak eta lurreratzeak adierazten duten dikotomiarekin batera. Eta idazkera bera ere aipatu behar, modu iradokitzaile eta sotilean idatzita dago-eta.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak