kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Poesia kaiera / John Berger (Iñigo Roque Eguzkitza) / Susa, 2019

Poemak idazten hasi Igor Estankona / Argia, 2019-11-03

Eta pintore bukatu. Pintura da John Bergerrentzat (Londres, 1926 – Paris, 2017) poesiaren konplikazio bat. Agian hortik datozkio zuria zuriaren gainean marrazten duten poemak, kristala eta izotza gainjartzen dituztenak. Beñat Sarasolak Munduko Poesia Kaieren hogeita hamabigarrena den honen hitzaurrean ederto dio munduari begiratzeko modu berezi bat eskeini digula idazle honek, pintore honek. Ways of Seeing-en egileak marraztu, kontakizunak kontatu zein artearen kritika egiten baititu unibertsoaren puntu urrun batetik, zeina den guztia ikusten den leku hori, dena ulertu dezakegun unea: “Laukizuzen batekin hasten da/ mahai batekin demagun/ gainean aizkorak/ eta glaziarrak/ eta zezen zuri baten kaskezurra/ elurretan galdua”. Berak esana da poetak hizkuntza paratzen duela denboratik kanpo edo, “zehazkiago, poeta hizkuntzara hurreratzen da leku bat balitz legez, elkargune bat, non denborak ez baitu xederik, non denbora bera geratzen den janda eta dominaturik”.

Abstrakzio jori batekoak, pieza guztiak iradokitzaileak dira koloreengatik eta ñabardurengatik, ez hainbeste esanahi literalagatik. Berba apur batzuen bitartez asko diote, labur-labur esanda uzten dute dena esanda: “Belauniko/ lapikoari orekan eusteko/ sukaldea ama/ zapia burua/ gogoan zaituztet/ eta gogora deitzen// Zure etxe osteko mitxoletak/ barreiaturik daude nire hodeietan”.

Behatzaile aparta eta detaileetan errebelazio gorenenak aurkitu zalea, antologia honetan galdu zaitezke sinpletasunaren puruz. Maiz poesiak ez du apaingarri astunik behar, ezpada askatasun apur bat, eta forma libre uztea. Horrela lortzen du Bergerrek arintasun sano pertsonal bat, kontakizunarena edo are zirriborroarena. Poetarentzat ez daukate garrantzi handirik fikzio, saiakera, antzerki, narratiba eta halako etiketek, kategoria horien gainetik idazten du-eta, istorioak harilkatuz, sentsazioak kordatuz: “Orga zuri huts bat/ zaldi urdin batek tiratua/ tranbia baten atzetik// elurra betetzen ari da orga”. Esperientziatik abiaturik emozio unibertsaletara egiten jakin zuen idazlea, John Berger itsasoa bezain sakona da, bideko putzu azal-azal bat dirudiena.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak