« Plazandreak euskal letren errepublikan | Distantziak eta hitzak »
Urtaroak eta zeinuak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2019
Naturaleza erdigunean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-09-14
Jon Gerediagaren poesia-ibilbidea nahiko koherentea dela esan daiteke, arlo honetan argitara eman dituen idazlan guztiak idealismo poetikoa dei litekeen ildotik baitoaz, “Urtaroak eta zeinuak” izenburua duen bere azken poema liburuak ere erakusten duen bezala. Bere poesian gai bat agertzen zaigu erdigunean, naturalezaren presentzia alegia, bai erreferentzia moduan bai adierazpide moduan. Gerediagaren poesian naturalezaz hitz egiten zaigu; poema liburu honetan, zehazki, naturalezak erakusten dituen zikloez. Izan ere, etengabeko gurpilean sartuta dagoelarik, naturaleza heriotza-bizitza mugimenduan lotuta ikusten dugu, eta mugimendu honetan heriotza ez da amaiera moduan aurkezten, hurrengo ziklo baten hasiera moduan baizik, naturalezaren ahalmena baita heriotzatik bizitza egitea, hilda dirudien lurretik landare berriak sortzea.
Gaia, dena dela, ez da horretara mugatzen, naturalezak zerbait adierazi nahi baitu. Eta liburuaren izenburuan agertzen diren bi hitzek horretara jotzen dute: urtaroek irudikatzen dituzten zikloak eta zeinuen bidez adierazten den beste errealitatea. Beste errealitate horretan nolabaiteko transzendentzia agertzen zaigu. Ez gaude, baina, izaera erlijiosoko transzendentzia baten aurrean; beste gauza bat da naturalezaren bidez adierazten zaiguna, materia gainditzen duen zerbait zehaztugabe, pentsatu baino gehiago sentitu behar den zerbait adierazkaitz. Honelako poesian gizakiaren presentzia lausotuta geratzen da, azken finean gizakia naturalezan aurkitzen den beste osagai bat baino ez da-eta. Gizakiarekin batera haren ekintzak eta egintzak desagertzen dira. Liburu honetan oso gutxitan aipatzen dira gizakien jardunaren ondoriozko emaitzak, eta modernitatea irudi lezaketenak ia erabat baztertu dira, non naturalezarekin kontrajarrita agertzen ez diren. Naturaleza funtsezko egiaren adierazlea den neurrian, modernitatearen osagaiok gezur itxuratia baino ez ligukete erakutsiko. Hemengo poemak laburrak dira, deskriptiboak. Baina sinpletasun formal hau nahikoa da adierazi nahi den guztia adierazteko, poeta onek bakarrik egiten dakiten bezala.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi