« Amek ez dute | Emakumea eta egiletasuna »
Oroimenaren xaflakortasunaz / Paloma Rodriguez Miñambres / Erein, 2019
Oroimenaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-08-03
Argitaratzeari dagokionez eta ohikoa izaten denaren kontrara, Paloma Rodriguez-Miñambresen bokazio literarioa berandu piztu dela ematen du, “Oroimenaren xaflakortasunaz” bere bigarren poema liburua baino ez baita. Irakurlea berehala ohartuko da poema hauetan erreferentziak eta oihartzunak badaudela, batzuk nahiko nabariak, beste batzuk ezkutuagoak. Edonola ere, honelako oihartzunen presentziak Rodriguez-Miñambres idazlea ez-ezik irakurle arretatsua ere badela erakusten du. Idazlan honetan oroimenaren inguruan aritzen da, oroitzeak erakusten dituen bidezidorrez. Oroimena objektuei lotuta agertzen da. Objektuek aztarnak uzten dituzte, eta aztarna horietatik oroimena has daiteke bere berreraikitze lanean. Baina aspaldikoak gogoratzearen ekintza honetan lekuek hartzen dute berebiziko garrantzia, azken finean oroitzeak aspaldian subjektuarekin harreman oso estua zuten lekuetara bueltatzea baita. Oroimena, beraz, bidaia izango balitz bezala aurkezten da hemen, denboran zehar eta espazioan zehar egindako bidaia. Jarduera honetan eta triangelu bat sortuz, hiru osagai hartu behar dira kontuan, horien artean dialektika konplexua planteatzen delarik: subjektua zer izan zen lehen, subjektu hori zer den orain, eta oraingo subjektuak nola ikusten duen behinolako subjektua. Prozesu honetatik, oraingo subjektuak ordukoa birsortzeko egiten duen ahaleginetik, haren benetako izaera sortzen da, nortasuna zerbait dinamikotzat aurkeztuta. Oroitzea sormenaren modukoa izanik, batzuetan talka agertzen da gogoratzen denaren eta benetan izan zenaren artean, eta paradoxak eta ironiak betetzen dute alde hau. Oroimenaren bidaiak garai desberdinetara eramaten du subjektua, melankolia tonu leuna uzten duelarik poema guztietan. Bestaldetik, subjektuak beraren eta bere inguruaren artean desegokitasun moduko bat sentitzen duenez, poesiak eskaintzen duen irudimenezko munduan aurkitzen du ihesbidea inguru erasokor horren aurrean defendatzeko, erreferentzia mitologikoek testuak zipriztintzen dituzten bitartean. Rodriguez-Miñambresen poesiak ez du espektakulu ikusgarririk eskainiko, baina irakurleen sentimenduekin bat egiteko meritu ez txikia du.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez