kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Amek ez dute / Katixa Agirre / Elkar, 2018

Amek ez dute Amaia Trejo Aldekoa / Begitu, 2019-08-01

Bi ama ditu personaje nagusi eleberri honek. Bata Jade/Alice ama maltzurra eta bestea nobelearen narratzailea dan idazle ona. Biak dira aspaldiko ezagunak eta ezbehar handi batek alkartzen ditu barriro be. Jade/Alicek bere eskuakaz hil ditu bere bikiak eta liburuko narratzaileak, izenik ez daukanak eta oraintsu ama egin danak, gehiago jakin gura dau hilketearen errazoien gainean. Kasuaren gordintasunagaz eta infantizidioagaz obsesionauta ikerketa baten sartzean da nobela idazten doan heinean.

Umore baltza eta ironia erabiliz liburu osoak amatasunak dakarren atzera bueltarik bako aldaketez egiten dau berba. Holan, norberaren identidadeak sufriduten dauan astinduaz, neke fisiko eta emozionalaz, bikotean eragiten dituan aldaketez… modu errealista baten, baina baita amatasunak dakarzan gozotasun eta zorionaz be bai. Gainera, ama protagonistea alabea be badala ikusten da eta bere amagaz daukan hartu-emon hotzak zelan eragiten deutsan bere ama papel barrian.

Eleberri poderetsu honek aipu bategaz hasten dau bere 12 kapituluetako bakotxa, beti amatasunagaz lotutako aipu bategaz. Gainera, pasartean zehar euren seme-alabak abandonau ebezan Doris Lessing eta Muriel Spark idazleak gogoratzen ditu eta baita Sylvia Plathen suizidioa eta beste puntako kasu batzuk be.

Oso irakurketa errazeko eleberri gogorra eta errealistea da. Publiko heldu guztientzat gomendagarria bada be, ama garanontzat ezinbestekoa dala esango neuke. Ez dagiela esan amek ez dute…

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak