kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Mundutik mundua / Edu Zelaieta / Pamiela, 2019

Begirada garbiaz Javier Rojo / El Correo, 2019-07-13

Edu Zelaietak “Mundutik mundua” izenburuko liburu honetan hor-hemen argitaratutako artikuluen bilduma osatu du. Bilduman agertzen diren testuak edo behintzat testu horien lehenengo bertsioak aldizkarietan agertuak dira dagoeneko, idazleak liburu formatuan argitaratzeko zenbait puntutan egokitu dituelarik, besteak beste, denek antzeko luzaera izan dezaten. Idazlan honetan, kronika bakoitzean agertzen den izenburua erabili da alfabetikoki ordenatzeko. Formaren aldetik hauxe da liburu honek eskaintzen duena.

Liburuaren edukiari erreparatuz gero, garrantzitsua da azpitituluan adierazten dena ulertzea, honek pistak ematen baititu planteamendu orokorraz: “Arabako hitzontzi baten kronikak”. Testu horietan guztietan oso azpimarratuta geratzen da lehenengo momentutik nondik idazten diren kronika horiek, Arabatik alegia, kokagune honek testuetan adierazten den ikuspuntua zehazten du-eta. Liburuan bertan behin baino gehiagotan azaltzen denez, unibertsaltzat har daitezkeen kontuez hitz egiteko modua hurbilekoenetik abiatzea da, hurbilenekoan munduaren oinarriak aurkitzen baitira. Metonimia handia (edo bide induktiboa, halaxe adierazi nahi bada) erabiltzen du idazleak mundua ulertzeko, Araban gertatzen dena batetik eta eguneroko anekdota txikietan islatzen dena bestetik errealitate orokorrago batera iristeko bideak baitira. Idazleak eskaintzen duen ikuspuntuaren bigarren euskarria begiradaren nolakotasuna da. Bere hurbileko mundutik abiatuta, Zelaietak ikuspegi “ingenuoa” eskaintzen du, hau da, begien aurrean agertzen zaizkionak lehenengo aldiz ikusten dituenaren begirada garbiaren ituan jartzen ditu, zinismoak edo ironiak eskain ditzaketen aurreiritziak bazterrean uzten saiatu nahirik. Dena berria zaionaren harriduraz ulertu nahi du inguruan gertatzen dena, ia haurra izango bailitzan, jakin-minez beterik.

Eta, azken puntu aipagarri moduan, testuen literatur lanketa ere kontuan hartzekoa da. Bilduma interesgarria, batez ere, eskaintzen duen ikuspuntuagatik, harrabotsik eta harrotasunik gabe (norberaren mugak ezagututa alegia) inguruak sortzen duen harridura hizpide duena, Karmele Jaioren hitzatzeaz ere horniturik dagoena.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak