« Amnesiak | Eskuinok ere »
Atzerrian / Nerea Balda / Pamiela, 2019
Barne-gatazka Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-06-15
Nerea Baldak argitara emandako lehenengo nobela, “Atzerrian” izenburukoa, hitz bakar batez definitu beharko balitz, inpresionista izango litzateke hitz hori. Izan ere, idazleak istorioa kontatzeko narrazio lineal eta jarraikorra hautatu beharrean, mosaiko itxurako kontakizuna erabili du. Testu honen aurrean irakurleak zatika eskaintzen zaion argumentua osatu eta batasuna eman behar dio. Baina argumentua, nire ustez, bigarren mailakoa da, hemen nabarmentzen dena sentimendua baita. Eta esan behar da idazleak oso ondo lortu duela sentimenduak islatzea. Argumentuak ez dauka konplexutasun handirik: emakume gazte batek itzultzaile moduan lortu du lana Londresen, eta lana lortutakoan bizitzan zuen helburua ere iritsi duela ematen du. Hauxe da egoera nagusia, argumentua azken finean egoera horren garapena delarik. Baina pertsonaiaren bizitzan argi-ilunak daude. Atzerrian itzultzaile moduan aritzea helburua barik, etxetik aldentzeko bidea baita. Atzerrira jotzea, urruntzea, aldentzea… ematen du honelako jarrerarekin pertsonaiak bere burujabetasuna azpimarratu nahi duela, bere ahaleginez erakutsi, nahi duena lortzeko gaitasuna duela. Baina helburua lortutakoan, bakardadearekin egiten du topo, edo hobeto esateko, bakardadeak erakusten du bere benetako izaera. Ahalegin horiek guztiak bere buruarengandik ihes egiteko bideak izan dira neurri batean. Londresen dagoen bitartean protagonistak lagunak dituen arren, bakardadea da nagusi bere bizitzan eta testuak inpresioa uzten du emakumea barne-gatazka gogorrean ari dela, bere bizitza hutsunez beterik dagoela. Eta bere bizitzarekin bakea egiten ez duen bitartean, ezinezkoa izango zaio inguruarekin erlazio orekatua izatea. Atzerria, beraz, lekua barik, bizitzan egoteko modua litzake kontakizun honetan.
Hori kontatzeko idazleak narratzaile mota desberdinak erabiltzen ditu, ahotsak txandakatuz, eta arreta gertakarietan jarri ordez, gertakari horiek pertsonaiarengan uzten dituzten zirrarak kokatu ditu erdigunean, halako moduan non esan baitaiteke nobela emozioen azalpena dela. Ohiko kontakizun arruntetatik aldentzen da eleberria eta jokaera hau guztiz eskergarria da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi