« Jolas asko batera | Aspaldiko hitza »
Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003
Mundu geurea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-04-27
Jokin Muñoz Castejonen jaio zen, Nafarroan beraz. Bere Nafarroari buruz liburu bat idatzi zuen “Atlantidara biajia” izenekoa hain zuzen, 2000.ean, bidaia bati buruzko narrazio ezkorra, euskalduntasunaren marjinaliatik idatzia. Nahiz euskalduntasuna gero eta marjinalagoa den zenbait tokitan, Nafarroan esaterako. 1995an “Hausturak” izeneko narrazio-bilduma argitaratu zuen; eta bi urte geroago, 1997an, “Joan zaretenean” izeneko eleberria, oso pertsonala, iraganarekiko minez bustia.
Iragana ere gaia da liburu honetan. Eta iragana esaten dudanean, norberaren baitan gordeta eta isilik, isil-gordean, dagoen iraganaz ari naiz, norberaren iraganaz, denborarik ez duena, baina bai espazioa, haurtzaroko bera izaten baita eskuarki. “Mekanoa” izeneko narrazioa aipatuko nuke, azaleko garabi eder horiekin zerikusi zuzena duena. Haurtzaroa baita, ez naiz lehena esaten gainera, poeta ororen aberri. Nahiz aberri-enpatxua dugun batzuk batzuetan. Baina haurtzaroaren oroitzapenak garraiatzen gaitu ametsa eta errealitatea biak nahasten diren mundura, mundu ez beti ederrera, baina egia esan, beste inorena ez den mundu gurera. Aipatzeagatik ere aipa nezake “Xantilli” izeneko narrazioa, Donostiako zezen-plaza botatakoan kokatua, ametsak gero eta amets itxura gutxiagoa zuen unean gertatua. Errealitateak bere gordinean aurre hartzen ari zitzaionean amets egiteko ahalmenari, haurtzaroari alegia. Baina badakit balizko irakurlearentzat gustagarriagoak izango direla liburuko gainerako hiru narrazioak: “Isiluneak”, “Azterketa” eta “Elurraren isila”. Niri “Isiluneak” da gehien gustatu zaidana, duen azterketa psikologikoagatik batez ere. Izan ere, idazle baten neurria idazleak pertsonaien barrenan sartu eta irteteko trebeziak erakusten du. Gaia oso gurea da, behin baino gehiagotan aipatu izanagatik, gutxitan literatura bihurtu dena. Senar-emazteak gauean, semea atxilotu ote duten jakiteke, horretaz kezkatuta. Gaia ez da konplexua, baina pertsonaien arteko harremanak, haien egonezina, haien barne-mundua bai, ordea. Maisu lana iruditu zait.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez