« Euliak | Azkeren hasierak »
Hautsak errautsa bezain / Itxaro Borda / Maiatz, 2002
Aspaldiko hitza Jon Kortazar / El País, 2003-04-28
Itxaro Bordak Maiatz argitaletxean bere poema liburu berria eman du argitara, Euskadi Saria irabazi ondoren. Hautsak errautsa bezain du izena, eta barne mundu bateko bidaia marraztu duela aitortu beharko genuke hasi aurretik.
Liburuaren irakurketa posibleak eman baino lehenago, hitz egin dezagun poema liburuaren moldapenaz eta diseinuaz. Euskaraz eta frantsesez emana da Maiatzek martxan jarri duen politika berri bati erantzun nahiaz. Euskal Herriko poetak beste muga batzuetan ezagutarazi nahi omen ditu eta liburu elebidunak ateratzen hasi da. Eta horrela dator hau ere, euskaraz eta bere ondoan frantseseko ordaina duela. Beste alde batetik poemak banan-banan adierazi dira orrialdez orrialde, baina batzuetan ez dakigu poema berri baten aurrean gauden edo aurrerakoaren jarraipena ote den. Erabili izan den diseinuagatik, batzuetan, irakurlearen berebiziko arreta eskatzen du liburuak.
Bordaren poetikaren beste adibide bat izango dugu liburuan. Oso elementu gutxirekin egindako poemategia dugu: ahots poetikoaren joan-etorri bat. Abiapuntua paisaiaren zertzelada bat da, askotan, ibaia, Adur ibaiaren, hegietan egindako eta hausnarturiko begiztapen bat. Ondoren Li Bai (edo Li Po) eta Rainer Maria Rilke poetekin egindako elkarrizketa bat, joan etorriko pentsakizun sorta bat. Intertestualitatezko elkarrizketa bat baino gehiago poeta biok Bordaren pentsakizunaren oihartzuna dira, eta haiek esandakoa eta euskaldunak pentsaturikoa tartekatuz mundu metafisikoa marratzen da. Zentzu honetan liburuaren atarian jarritako hiru aipamenek nahiko garbi uzten dute zein den poema liburuaren ibilbidea: kanpoko begirada hasiz eta barne ikuspegian bukatu.
Joan etorri horretan, Bordak barne paisaia marrazten du. Ez da berea surrealismotik datorren hitz moldea. Gehiago da ikuspegiak eragindako hausnarketa baten solasaldia. Ibaiak, ibaiek eta poetek sortzen duten hitz agerpenean sortzen da Hautsak errautsa bezain hau, etsipenaren sinbolo nagusi hau: “Burua goratzen duzu baina zeruak / Kontsolamendu izpirik ez du”.
Ibaietako urak joan doazen era berean doaz Bordaren pentsakizuna adierazteko moduak: “Damurik gabeko / Ibai ireki maneran / Eroaten zaituela sentitzen / Duzu / Eta txiripa laino hori / Maite duzu”. Hona hemen jarraitutako bidearen ataltxo bat besterik ez. Kanpoko errealitatea barne mundu baten marrazketa lana bihurtu du poetak eta hortxe datza bere poesiaren alderik sakonena. Halaz ere, jokoa behin eta berriro errepikatzen da poesiaz poesia.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza