kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003

Jolas asko batera Igor Estankona / Gara, 2003-04-26

“SPrako tranbia”rekin bat baino gehiago txundituta utzi duen algortarrak klasifikatzen zaila den beste eleberri bat argitaratu du Elkarren eskutik. Txatal desberdin asko hartu eta elkarren artean josi ditu “Van’t Hoffen ilea” honetan. Edo oihal bat hartu eta milaka piltzarretan apurtu ote du? Bidea zein izan den ez dakigun arren, emaitza begi bistakoa da: kontaketa fragmentario eta zoroa.

Gauza berriak egiteko gogoa da ezinbestean “SP”rekin konparatuko den liburu honek duen bertuteetako bat. Bertute hori bera defektutzat hartzeko arriskua hor dago, baina irakurtzeko molde zurrunak alde batera utziz gero, “Van’t Hoffen ileak” aurreko nobelak bezainbesteko gozamena eskeintzen du. Ez gehiago ez gutxiago. Ez hobea ez txarragoa. Puntu honetatik aurrera gustu literarioen aldats-behera labankorrean sartzen gara, ordea. Argi dago irakurleentzat eurentzat baino beharrezkoagoa dela askotan idazlearentzat bide berriak urratzea.

Matias Malandak Iduserako trena hartzen duen momentutik bertatik konbentzioak —eta baita logika bera ere— alde batera uzten dituen mundu bat aurkezten digu Elorriagak. Matias Malanda Ministerioko funtzionarioa da eta Idusen lan zehatz bat dauka zain. Zein lan izango ote da hori? Zein ministeriotan ari ote da Matias? Non ote dago Idus? Halako galderak paratuz oinarrizko iparrorratz bat lantzen ahaleginduko da irakurlea. Orrialdeak aurreratu ahala, berriz, beste dinamika bat da Unai Elorriagak narratibaren azpilan trebearen bitartez inposatzen duena. Dena bihurtzen da zentzurik gabeko bidaia, dena objektu bako bilaketa. Orduan aukera bakarra dago: Matiasi jarraitu galderarik egin barik.

Liburuak proposatzen digun bidaian existentziaren absurduaz ere hitz egiten da. Absurdu hori eramangarriago egiten duena egunerokotasunaren zentzua da. Matiasen betebeharra bigarren plano batera pasarazi eta edozein pentsamendu, gertaera, eguraldi aldaketari buruz luze aritzen da idazlea jolasean. Herri txiki bateko aberastasunari egindako omenaldia dirudi batzutan “Van’t Hoffen ileak”. Sinpletu egiten gaituen mundu gero eta estuago baten aldean komunitate txiki batek gorde dezakeen aberastasuna jartzen du agerian idazleak. Esaten denak baino garrantzi gehiago hartzen du azkenerako ezkutuan gordetzen den “zerbait” horrek, nahiz eta bakoitzak aurkitu eta interpretatu behar duen omisio erraldoi bat baino ez izan. Atxagaren Obabakoetan bezala mitoak, isiltasunak eta azalpenik ez duten egitateek borobiltzen dute errealitatea.

Bide berriak urratzea ulergarria eta beharrezkoa izan arren ukaezina da, baita, Unai Elorriagaren luma zukugailu bat dela. Laranjak eta limoiak hartu eta azala bera ere uzten ez duen idazketa ia-ia hiltzaile baten bitartez hustu du bizkaitarrak “Van’t Hoffen ilea”. Ez dakigu zelakoa izango den hurrengoa baina zaila iruditzen zaigu libururik liburu originaltasun honi eustea. Ezer aurreratu barik gozatzea da egin dezakegun onena, eta gure literaturari astinaldi berriak emateko gai bada, hor egongo gara gu Unai Elorriagaren lanaren fruitua dastatzeko, edo zukua edateko.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak