« Paradisu inperfektuak | Sena, adorea, sendotasuna »
Ez da erditzea / Ione Gorostarzu / Elkar, 2019
Zerbait gehiago da Alex Uriarte / Gara, 2019-05-25
Idazle oldartsua omen da Ione Gorostarzu (Berastegi, 1984), unean uneko sentipenei jaramon egin eta istantean zerbait idatzi beharra nozitzen duen horietakoa. Beste hainbesteren antzean, ba ei zituen zenbait poema hor barrena barreiatuak: koaderno artean, logelako kaxoi nahiz tiraderetan, segapotoko ahots-mezuetan grabatuak… eta barneko bulkada horiei jarraiki erabaki zuen haiek denak eztiki orraztea, multzoari osotasun edo batasuna ematea eta “Ez da erditzea” (Elkar, 2019) izeneko olerki-liburu txukun bezain eder batean argitaratzea.
Azkenaldion, dezente mardula da emakumetasuna epizentrotzat hartu eta erro horretatik abiatuz sortzen dirauten emakume idazleen zerrenda, hala nola, Uxue Alberdi (“Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak” lana berriki argitara eman duena) zein Eider Rodriguez (“Lisipe: idazleen gorputzak” lana kaleratu berri duena); bada, Ione Gorostarzu bera ere talde horren barruan sailkatuko nuke, hain zuzen ere, bere lanean jorratzen duen genero-ikuspegia, idazlearen beraren adina, gaiak ontzeko abilezia edo bere produktu literarioaren narotasun estilistikoa aintzat izanik, bederen.
Oro har esanda, emakumetasuna eta, jakina, amatasuna ardatz dituen obra da “Ez da erditzea”. Hori bai, hastapenean aipatu legez, nolabait egunean eguneko testuetatik nahiz esperientzietatik abiaturiko lana izaki, egunerokoaren itxura ere hartu diot zenbait pasartetan; are gehiago, atal batzuetan kutsu prosaikoa eta narratibaranzko joera sumatu diet olerkiei, zelan edo halan, egilearen konfesio multzoak bailiran. Beraz, poesiak bere gain ekarri ohi duen sentiberatasunaz gain, kontatzeko eta irakurlearekin komunikatzeko xedea ere igarri diot lanari. Bestela esanda: nola esan barik, zer esan. Dena dela, ez dago argitu beharrik mezuak helarazteko saiakera horretan bideei eta formatuari ere erreparatzen diela Gorostarzuk; gauzak horrela, teknikoki goi-mailakoegia izan gabe, errekurtso edo baliabide estilistikoak zein erretorikoak neurrian eta zinez egoki darabiltzalakoan nago.
Subjektu poetikoari dagokionez, emakumea bera erdigunean kokatzen da eta, horrez gain, emakumetasunari zein amatasunari buruzko nozio berriak eskaintzen dira, besteak beste, haurdun bihurtzeak sortzen dituen buruhausteez kontziente den emakumearena, ama bilakatzeak suposatzen duen kontrajarririko sentimendu tropela pairatzen duenarena, oraindik ama bihurtu ez denarena, bihurtzearen inguruan zalantza ugari dituenarena, eta abar. Hortaz, nitasuna subjektu askorengan dago, baina emakumea eta ama izatea lan honetan halabeharrez agertu beharreko zutabeak dira.
Gaiei helduz gero, subjektutasunaren ildo berberari heltzen zaiola deritzot: langai oro besteen arabera autodefinitzen den emakumezkoaren galbahetik pasatzen du eta, halaber, iragazki horien arabera plazaratzen; gairik esanguratsuenak, emakumezkotasunarekin batera, bere ondorengoarekin bere aurrekariek eginiko akatsak ez errepikatzea, erditutakoarekin bere izaerak (eta izaera-aldaketek) duen erlazioa edo erkaturiko sentimenak dira. Horiek guztiak erritmo bikainarekin garatzen ditu Gorostarzuk, irakurketa erraza, dinamikoa eta gozagarria erdietsiz.
Amaitzeko, eta Bergarako Idazle Eskolatik datorren egilea izanik, ez nuke amaitu gura eskola horrek bidean datozen idazle gazte (eta ez hain gazte) guztiekin egiten duen lan paregabea goraipatu barik. Zentzu horretan, arras identifikatua sentitu naiz egile honekin eta zidor hau aprobetxatu nahi nuke, bidenabar, Bergarako Idazle Eskolako arduradunei eskerrak emateko literaturaren, kulturaren eta, zelan ez, idazle zein irakurleen alde egiten duten esfortzuagatik.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro