« Alderraiak | Zerbait gehiago da »
Analfabetoa / Iñigo Astiz / Susa, 2019
Paradisu inperfektuak Igor Estankona / Deia, 2019-05-25
Iñigo Astizen oihanak bildu egin nau berriro, inguratu guztiz, historiaren haizeak eroana eta ekarria sentitu naiz, “Baita hondakinak ere” (Susa, 2012) hartan bezala, berdin-berdin. Kronikak eta bidaiak ezagutu dizkiogu bitartean, Gaztela-Mantxatik idatzi zigun erraldoiez eta errotez, baina gustura hartu dugu “Analfabetoa” ere. Irakurtzen ikasteko metodoa dirudi, gauzak ulertzeko modu bat proposatzen digu: “Ni neu ere gurutzatzen naute/ ulertzen ez ditudan hizkuntzek./ Bere herriko kantak abesten dabil,/ adibidez, afrikar talde bat orain./ Ez dakit arrastorik uzten didaten/ edo nik ere ezer uzten ote diedan,/ salbu eta ez bada nire zoriona/ gogoratu dudalako berriro ere/ zer edertasun gordetzen didaten/ oraindik ezezagun zaizkidan gauzek”.
“Baita hondakinak ere” dago poemategi honen genesian. Haren jarraipen naturala begitandu zait hau. Astiz artista da mikrokronikena, ideia batetik hasi eta beste batera daroa irakurlea ia ohatu barik, planoak nahasten ditu, gaur egunera dakar historia, zidorrak aurki ditzake prosa poetikoan esateko kazetaritzak esan ezin dituen zenbait egitate: memoria garela, gu ez garela munduaren erdigunea, denbora erlatiboa dela, maitalearekin iratzarri ginela behin goizaldean.
Arnasa luzeko poema kiribilduetan nahi du harrapatu Astizek mundu garaikidearen argazki antzeko bat, baina dena hostorea bezala desegin egiten zaio. Normala da hori, eta ederra da ahalegina bera. Liburuko azkena den “Hogeita bat” poemak hamazazpi orrialde ditu, eta bertara gero eta gauza gehiago gehitu, orduan eta zabalagoa bihurtzen da mendea, eta itogarriagoa gure existentzia bera: “Biztanleriaren % 25ek depresioa eta antsietatea ditu./ Industria farmakologikoak egindako ikerketa./ Biztanleriaren % 0,7k dauka munduko ondasunaren % 45,2./ Credit Suisse finantza zerbitzu etxeak egindako ikerketa./ Biztanleriaren % 0,0000000135135135 da/ gutako bakoitzaren bakardadea./ Munduko biztanleria osoaren % 0,0000000135135135 batek/ egindako gutxi gorabeherako kalkulua./ Igartzen duzu nola doan trinkotzen/ zeure baitan desagerpenaren lanbroa?”.
Astizen koru aberatsean bizitza da, finean, protagonista. Gauza sano konkretuekin azaltzen du berak osotasuna, eta gauza txikiotatik abiatuta kolektiboa ageri da, herria, formarik gabeko eite hori, mendea eta segunduak gurutzatzen diren lekura iritsi den mozkor harrotu bat, eta “ezertan ari ez den neskatxa bat etxeren baten atarian”.
Gabriel Aresti ager daiteke liburuko errebuelta batean, amerikar poetak ere bai, hiriak non-nahi, leizeak. Idazlearentzat dena da material erabilgarria, dena integratzen du poemaren marko zabalean.
Agian horixe da, inflazio hori, arean astuntzen duena irakurketa. Dena dela ez dut uste erritmo kontua denik bakarrik. Izan ere, askotan idazleak tentazioa du balorazioetan sartzeko, alegia, iritzia artez-artez agerian uzteko. Freno efektu bat sortzen du horrek halabeharrez, eta agian deskripzioan sakondu izan balu edo erdizka marrazturik utzi izan balitu zenbait ebidentzia, askoz gertuago utziko gintuen esentziatik. Hala eta guztiz ere liburu ahaltsua da. Argia dauka. Iluna dauka. Biak dauzka.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi