« Gerra itsasotik | Hitz grafikoak »
Gauaz parke batean / Jon Mirande / Elkar, 1984
Miranderekin zer egin Aritz Galarraga / Argia, 2019-05-12
Tarte honetan berean, orain zortzi urte inguru, debate ezdeus bat ebazten saiatu ginen: Martin Ugalde, Gabriel Aresti, nor izan ote zen ipuina literatur genero moderno gisa landu zuen lehen euskal idazlea. Ebazten saiatu baino planteatu egin genuen, lehena nor izan zen ez baita sobera garrantzitsua; bai, ordea, jakitea garai bertsuan kezka bertsuei erantzun bertsuak ematen saiatu zela idazle bat baino gehiago. Hirugarren izen bat falta zitzaion konpetizio absurdu hari, ordea: Jon Mirande. Hori ematen digu aditzera Gauaz parke batean bildumak.
Azpitituluan Ipuin izugarriak, eta Patri Urkizuren edizioan, jasotzen dira “han-hemenka sakabanatuta zeuden ipuinak, Herria, Euzko Gogoa, Gernika eta Egan aldizkarietan”; bi sailetan banatuta: itzuliak eta asmatuak, “elkarrekin harremanik baldin badute ere”. Interesgarrien guretzat hemen asmatuak —nahiz, Eduardo Gil Berak esan bezala, “fue un excelente traductor”—, 1951-1963 artean argitaratuak. Bi leit-motiv darabiltzate, Urkizuren arabera: “Bat ia kontu guztietan: Izua. Bestea Irlanderako itzulpenean: Aberria”. Gil Berarentzat, aldiz, “morir y matar”, horiez dihardute ipuin guztiek —“excepto uno que trata de la nostalgia”—. Ametsa izenburuko ipuinak, esaterako, zeinean gizon batek bere emaztea akabatzen duen: “Zerendako ez zuen ulertu nahi ez zuela hark gaiztakeriaz joiten, maite zuelakotz baizik?”, irakur daiteke bertan. Eta gauza goitikagarri gehiago. “Idazleak bere nahigabe bat fantasmatzen du”, dio hitzaurreak.
Funtsean betiko debatea baitago, Miranderekin zer egin. Kezka ez da gaurkoa, ea inork literatura ona egin dezakeen eta, era berean, eta besteak beste, “antidemócrata y racista” izan. Afera zahar eta arantzatsua, artearen eta moralaren arteko harremanez hitz egitera behartzen gaituena, obraz eta berau sortu duen gizabanakoaz. Mirande idazle handi bat dena, aldiz, zalantzarik ez da, eleberri ahaztezin baten egile, XX. mendeko euskal idazle garrantzisuenetakoa. Joxe Azurmendiren hitzekin esateko: “Hain txairo zen euskal literaturara Europako haize berrien igurtzea dakarkigute bere poema eta ipuinek”. Hartara, haren obraren bindikapena egiten jarraitu beharko genukeela iruditzen zait. Eta batez ere irakurtzen, lehen eskutik ahal dela.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez