kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak / Iban Zaldua / Elkar, 2018

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2019-01

Hogeita hamabi ipuin bildu ditu Iban Zalduak liburu honetan, eta pertsonaia beste sentimendu. Ororen gainetik, irudimena aurkituko du irakurleak orrien artean; barra-barra dario idazleari, zeinak dosi txiki edo handitan banatu duen han-hemenka. Iruditzen zait primeran pasatu duela ipuin bakoitza idazten, mimo osoz egin duela, batzuetan xehetasun txikiena ere nola deskribatu duen ikusirik. Algara ere egingo zuen tarteka, ganberro-ganberro.

Ipuinak ez daude elkarlotuta, hau da, liburua ez da irakurri ahala pertsonaien edo egoeren bidez nolabait biribildu ohi diren horietakoa. Hauek ez dute batak bestearekin zerikusirik, ez pertsonaiei ez istorioei dagokienez, eta gorabehera edo pasadizo edo burutazio laburrak dira gehienak (luzeenak 10 bat orrialde izango ditu). Hala, irakurterraza da liburua, alegia, edonon irakur daiteke ipuintxo bat edo bi, denbora apur bat izanez gero, edo denbora azkarrago igarotzeko; bata bestearen atzetik bizpahiru baino gehiago ere irakur daitezke, inolako betekadarik sumatu gabe. Oso desberdinak dira, originalak, eta hizkuntza aldetik oso gertukoak.

Esan bezala hari jakin bati jarraitu ez arren, elementu bat dezente errepikatzen da ipuin ugaritan: heriotza. Ez, ordea, ohi bezala, tristezia eta etsipena dakartzan hori… baizik eta bestelakoa. Ondo pasatu, beraz, ipuin pilulatxo hauek irensten!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak