« Ahotsak ikusaraztea | Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak »
Gure oroitzapenak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2018
Sarrionandiaren mezu hunkigarriak musikaz blai Marta Goikoetxea / Bilbao, 2019-01
Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrastro sakona jaso nahirik, hainbat musikataldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure oroitzapenak izeneko disko- liburuan. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari nabarmenenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, baita Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Gose eta Berri Txarrak ere. Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego eta Jexuxmari Lopetegi, besteak beste.
Proiektuak hiru ardatz ditu, eta nagusia literarioa da, olerkia baitago denaren mamian. Hedapenari dagokionez, kantagintza eta zinemagintza dira beste bi ardatzak. Izan ere, poema musikatuak biltzeaz gain, liburuan jaso dira Gure oroitzapenak pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri diren ipuin eta poemak.
Argitalpen honek badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: Sarrionandiak berariaz idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituztenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez. Guztia, Maite Mutuberriaren marrazkiek interpretaziorako eta iradokizunerako daukaten ahalmen bereziaz jantzia. Disko-liburu hau idazle iurretarraren sorkuntza aberatsaz eta hunkigarriaz blaitzeko aukera ezinhobea izan daiteke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez