kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 2001

Sargoriak jotzen gaituenean Maite Gonzalez Esnal / 111 aldizkaria, 2019-01

Pello Lizarralderen “Sargori liburua zine-kamera batek idatzia dirudi, izan ere, bere idazkeraren meritua baita irakurriz bat ikus ahal ditugula ?abardurarik txikienak ere. Istorio anitzak, koloretsu —usaintsu ere ausartzen naiz esatera— betetzen dituzte hamar narrazioak xx. mendeko udan, Euskal Herriko edozein herritan kokatuak.

Neurri handi batean eguraldia da protagonista, ondo baitakigu sargoriak mundua leku arrotza eta gizakiak “ez gure baitakoak” bihur ditzakeela. Ametsak, desio izkutuak zein apeta zoroak azaleratzen omen dira siestaren orduan.Literatura klasikoak arriskuen ordua dela, Pan jainkoaren txirulak tentagarria zaigulako. Antzeko zerbait diosku J.B. Agirrek alberdaniaz.

Hamar atalak haize hegoaren mende daude; bero sapa, sargori, andraize-ko egun horietan, gizakiok zenbateraino aldatzen garen gure desio izkutuenik, malenkoniak edota asperdurak, azaleratzen zaizkigunean.

Uda betea herriko plaza hustuan. Arratsaldeko lehen ordua (bazkalondoa); lantegiak itxita, langile kanpotarrak oporretan euren jaioterrietan, bertakoak hondartzan, neska-mutil nerabeak asper-asper eginda abenturekin amesten pretilen kontra eserita. Beste zer eginik otutzen ez zaie eta, para-ba-pa-pa gogaitu bat errepikan.

Ustekabean iritsiko zaie aukera: “Agure bat desagertu da” entzun orduko, mendian gora abiatuko dira eta gorpu urkatua garraiatzen duen gizon koadrilarekin egingo dute topo. Gazte menturazaleei tragedia atera zaie bidera bizitzaren metafora gisa.

Uda-betea landetxe batean. Jabeak andregaiarekin hondartzan, logelak oraindik gordetzen du emakumeak utzitako perfumea. Arrasto tentagarria, (madarikatua?) lanean gelditu behar izan duen etxezainarentzat. Lorategian norbait dabil, neskatila bat masustak biltzen (lapurtzen?) . Gizonak bere amorrua lasaitzeko, bere ezinegona arintzeko, mixerableki, morroiaren botere fanfarroiaz baliatuz, sei masusta ale lortu dituen neskatoa uxatzen du petriletik.

Beste irudi bat: Mutil koadrila errekan jolasten. Gorputzen biluziak jolasteko gogoa kilikatzen, nerabeen artean ohi den moduan, jolasak sesio itxurapean mozorrotuak. Finean, elkarri ukitzeko, zakarki badaere, balio die. Baina basoan bertan antzemango dute bikote bat larrua jotzen. Ezin eramanezko irudia oraindik misterio zaien mutilentzat. Ezin eramanezkoa denez, gazte sentiminen koadrila harrika hasten da sexualitatearen misterioan sartu direnen kontra. Harrikada inozoa? Desio debekatuen aurrean biolentziaz erantzun, ezin besterik?

Pello Lizarralde era honetako pasadizoak deskribatzen dizkigu Sargori liburuan, desio izkutuen menpe bizi direnen erantzunak, euren erreakzioak eta aldarteak. Istorio xamurrek agerian jartzen dizkigute bero sapak jotzen duenean zein aldakor bihur gaitezkeen adin zein jenero guztietakook. Istorio xamurrak luma arinez eta begirada kupidatsuez deskribatuak dira liburu hau osatzen dituzten hamar istoriok.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak