« Fakirra eta historia | Heldu-ezinaren bila »
Munduko tokirik ederrena / Iñigo Aranbarri / Susa, 2018
Iraganaren zama Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-12-22
Argitara eman duen azken liburuan Iñigo Aranbarrik iraganaren zamak zapalduta bizi diren pertsonaia batzuk aurkezten ditu. Narrazioak biltzen dira idazlanean, beraz argumentuaren aldetik testuek ildo desberdinetatik jotzen dute, baina funtsean antzeko jarrera erakusten dute “Munduko tokirik ederrena” izenburuko liburu honetan agertzen diren istorio guztiek, eta horrek batasuna ematen dio bildumari. Jarrera berdintsua da, eta neurri handi batean espazioa ere bai, pertsonaiek batzuetan itogarria dirudien bailara batean bizi izandakoak gogoratzen baitituzte. Izan ere, liburu honetan agertzen diren zenbait narraziotan pertsonaiak haurtzaroan halako leku batean bizi izan ziren, eta nagusiak direlarik batzuetan esparru hori atzean utzi duten arren, bertan gertatutakoek jarraitzen dute presente izaten, ezinbestean. Oroitzapen pertsonalak plazaratzen dituzte normalean. Haur eta gaztearen begietan nolabait distortsionatuta agertzen ziren gertakari horiek, ulertezinak neurri handi batean, denbora igaro ahala argitu zaizkie. Orduan ulertzen dute benetan zer gertatu zen eta zer esan nahi zuten gertakariok. Oroitzapenak nagusi izan arren ez dago lekurik nostalgiarako, gogoan dituzten horiek normalean ez daudelako momentu zoriontsuei loturik. Zama bat bezalakoak dira, eta obsesioaren puntura heltzen direla ere ematen du askotan. Baina pertsonaiek aurrera jarraitu behar dute zama hori gorabehera.
Istorioak kontatzeko idazleak askotan inguru fisikoa pertsonaien gorabeherekin batera aldatzen erakusten digu, naturalezan, paisaian edo eguraldian pertsonaien aldartearen paralelismoak aurkituko balira bezala, istorioak zantzuz betetzen. Ezin daiteke liburu honetaz hitz egin idazkera bera aipatu gabe. Iñigo Aranbarriren narrazioak iradokorrak dira. Gauzak argi azaltzen dira, eta argumentuak arazorik gabe jarraitu daitezke. Baina azaltzen diren gauza hauen ondoan, lausotuta eta hitz erdiz kontatu eta geratzen direnak ere badaude, iradoki baino egiten ez direnak, idazkera askotan inpresionista baten bidez.
Zer kontatzen duen interesgarria da, baina nola kontatzen duen ikusita liburu hau irakurtzea esperientzia estetikoa ere bada.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui