« Maitasun mugagabea | Haizea »
Ararat mendiaren sumina / Yasar Kemal (Fernando Rey) / Alberdania/Elkar, 2003
Ararat menditik, gerrari ez Karlos del Olmo / Egunero, 2003-04-05
Urtero udaberria berriz loratzen denean, Ararateko bazter guztietako artzainak ailegatu eta borobil bat eginda esertzen dira milaka maitasun urteko lurraren gainean. Argia hastean, txirulak gerrikotik atera eta Ararat mendiaren sumina eta maitasuna jotzen dituzte. Aurten izan ezik. Aurten, udaberriarekin batera gerra heldu delako inguru horietara. Aurten txorien txioak gerra makinen hots izugarriek isilarazi dituzte. Eta bazter horietako jendeak armak hartu behar izan ditu, edo deserrira jo, edo ahal izan duen moduan babestu.
Letra izentzat Yasar Kemal darabilen Kemal Sadik Gökceli idazlearen ahots minez kiskaliaren oihartzuna aditzeko inoiz baino zio sendoagorik nekez. Turkian, Kurdistanen eta Iraken bizi diren herritar xeheen ametsen berri dakarkigulako. Baita hango zapalduen aldeko aldarri ozena ere. Hark ere lanbide xume asko maiztuak dituelako.
Ahozko literaturaren tradizioetatik oso hurbil den estilo berezia darabil Kemalek. Eta Fernando Reyk trebe euskaraturiko liburu honetan argiro erakusten du. Herriaren itxaroak eta nekeak bat eginik. Bizi-bizirik, giza aberearen oinarrizko ezaugarri unibertsalak: maitasuna, ohorea, heriotza, gozamena…
Inoiz baino beharrezkoago dugu behartsuen alde egitea erabaki duen idazle honen letra ausartak leitzea, gerra haizeak hango basamortuetako hautsak harrotzen baititu halabeharrez hiltzera kondenaturikoen gorpuak estaltzeko. Esan batzuk ez dira erosoak boterearentzat. Yasarrek ederto daki horren berri. Noiz turkiarren, noiz kurduen alde mintzatzearren zigorrak eta atxiloketak jasan izan ditu. Mendebaldeko gobernuen jokabide hipokrita salatzeko orduan ere ez da beldur izan. Herri kurduaren aurkako genozidioan laguntzaile izatea aurpegiratu die ez bat eta ez bi.
Arrazismoaren eldarnioa, intolerantziaren izurria, gerraren edo gatazkaren ondorioak dautza haren letrazko eta ahozko adierazpenetan. Behin baino gehiagotan esan duenez, espetxera bidal dezakete, baina bera isilarazterik lortzeke. Euskaraz datorkigu plazara eta gure hizkuntza haren lanak eman dituzten hogeita hamar hizkuntza pasatxoren multzora bildu da harro. Oinarri-oinarrian, hemen ere elkartzen direlako artzainak mendi magaletan minak eta maitasunak txirulaz jotzera, udaberria itxaropentsu agurtzera. Txoriekin batera, gerra hegazkinak gainetik igarotzen zaizkigun arren.
Nobel Saria eman behar duten bakoitzean, Kemalen izena aitatzen dute. Aldean laurogei urte daramatzan arren, horietako asko Europan emanak, ia desagertzeko zorian den espezie bateko animalia dugu. Oso literatura gaztea baina konprometitua egiten dakielako azken berrogei urteetako narratzailerik handienetakoa dugun horrek.
Kezka nagusi du gizakiaren duintasuna. Erretolika barik. Mendebaldeko narratzaile garbiaren trebeziaz baina aspaldiko sortaldeko kontalarien magiaz. Fernando Reyri esker, prosa konplexu, aberats eta zaporetsua heltzen zaigu. Hona hemen: abulia garaietan, konpromisoari eutsia; minimalismoaren sasoian, epikoa: itxurakeriazko munduan, tinko eta onestua. Giza zapalkuntzaren kontra. Ararat menditik, gerrari ez.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi