kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Hariak / Yoseba Peña / Susa, 2018

Mendean egoteaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-12-01

Yoseba Peñak bere bigarren lana eman berri du argitara. Eleberria da eta “Hariak” du izenburua. Gaiaren aldetik, azken bolada honetan askotan ikusi izan dugun kontua erabili du argumentuaren ardatza osatzeko: Euskal Herrian Gerra Zibilaren garaitik hona (kasu honetan 80ko hamarkada arte) bizi izandako egoera politikoa. Honek markoa eskaintzen dio nobela honetan aurkitzen dugun bigarren puntu garrantzitsua bermatzeko, zeren egoera hori emakumezko batzuen ikuspuntutik begiratuta agertzen baita. Izan ere, nobelan, familia bereko hiru emakumeren bizipenetatik azaltzen da egoeraren bilakaera zein izan den. Hiru emakume hauek belaunaldi desberdinetakoak izanik, bakoitzaren bizipenak bilakaera horren garai jakin bat azaltzeko erabiltzen dira. Errepublika eta Gerra garaia, gerraosteko urte ilunak eta trantsizioa deitu izan den garaia dira une horiek.

Emakumeak dira protagonista nobelan, eta narratzaileak istorioa hirugarren pertsonan garatzen badu ere, emakume horien perspektiba azaltzen zaigu. Baina politika esparru publikoari dagokionez, eleberri hau protagonizatzen duten emakumeak publikoaren eta pribatuaren arteko bilakaeraren lekuko ere izango dira. Beste hitzetan esanda, nobelan protagonistak izan arren, historian (eta ez istorioan) duten protagonismoa bigarren maila batean geratzen da. Historia egin barik, historia pairatzen dute eta pairatze hau hirukoitza da, euskaldun abertzaleak, maila ekonomiko apalekoak eta emakumeak diren aldetik. Beren esparru naturala familia izatera predestinatuta daudela dirudielarik, azken belaunaldiko kideak (Olatzek) bestelako protagonismoa hartu nahi duela ematen du. Baina kasu honetan ere bere borondatez baino, marea geldiezin eta indartsu batek bultzatuta egin duela dirudi. Olatz ETAko kidea izanda historian eragiteko aukera du; hala ere, mendekotasun egoeran jarraitzen duela nabarmentzen da.

Beste gai interesgarriak ere baditu nobela honek, adibidez, erru sentimendua eta damua, hausnarketarako testu interesgarria bihurtzen dutenak. Arazo bat bakarrik du nire ustez: hasieran familia barruko harremanen amaraunean irakurlea pixka bat galduta gera daitekeela.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak