« Espedizioa: mendi ororen pisua | Fantasiarako igarobidean »
Poesia kaiera / Yannis Ritsos (Joannes Jauregi) / Susa, 2018
Grezia kontraesankorra Javier Rojo / El Correo, 2018-11-03
Munduko Poesia Kaierak izena duen bildumaren 27. aleak Yannis Ritsos poeta greziarraren antologia eskaintzen du. Liburuak bildumaren ohiko ezaugarriak erakusten ditu: antologia zabala, Beñat Sarasolaren hitzaurrea, poema bakoitzari buruzko datu gutxi batzuk (baldin eta daturik badago) kokatu ahal izateko… Poesiazaleei begira egindako antologia, beste hizkuntzetan sortutako testuak euskal irakurleei hurbiltzeko asmoz sortua, kasu honetan Joannes Jauregi itzultzailea delarik.
Greziako poesia modernoaz hitz egiten badugu, izen batzuk etortzen dira burura, ahalegin handirik egin gabe, Kavafis, jakina, eta Elitis, adibidez. Eta arriskua dago hango poesia izen horietara mugatzea, besterik ez balego bezala. Baina badago besterik. Ritsosen bizitza XX. mendean zehar Greziak bizi izandako gorabehera historikoen lekuko izan zen, 1909an jaio eta 1990ean hil baitzen poeta. Eta gorabehera horiek (diktadurak, estatu kolpeak, Bigarren Mundu Gerra) markatuta utzi zuten, poeta zein pertsona bezala, biak ala biak bereizterik ez baitago idazle honen kasuan. Komunista izanik, bere ibilbide pertsonalean eta poetikoan agertzen dira gertakari horien aztarnak. Antologia honetan azaltzen den bezala Ritsosen jarduera poetikoan poema luzeak aurkitzen ditugu maiz, batzuetan gertakari tragiko batzuen lekukotasuna uzten dutenak. “Epitafio” izenburukoa da horietako bat, antologia hau irekitzen duen poema, non azaltzen den ama baten arrangura bere seme hilaren aurrean. Honelako poemetan narrazioa eta sentimenduak lotzen dira ia epika moderno eta etsitu bat sortuz. Baina poema luze hauen ondoan, beste batzuk agertzen zaizkigu, eszena xumeak bezalakoak askotan.
Ritsosen testuetan aldez edo moldez paradisu baten nostalgia mindua aipatzen da, udaberria nagusi den paradisua, itzalez beteriko gau bortitz bati kontrajarria. Izan ere, XX. mendeko poeta greziar batentzat zaila izan behar da aspaldiko loria eta begien aurrean aurkezten zaion errealitate degradatua lotzea, demokrazia asmatu zuen kultura diktaduren menpe ikustea. Eta horixe da Ritsosek egiten duena, Greziaren bi alderdi horiek aurkeztea, greziar izaera kontraesankorra eta tragikoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi