« Titulo luzeek zerbait ezkutatzen dute beti | Grezia kontraesankorra »
Espedizioa: mendi ororen pisua / Juanra Madariaga / Txalaparta, 2015
Espedizioa: mendi ororen pisua Rafa Ugalde / Begitu, 2018-11-02
Juanra Madariagak, Txalaparta argitaletxearen eskutik, 2015ean argitaratutako liburua da. Liburu bikaina, benetan; definiduten edo sailkatuten ez da erraza, baina liburu parebakoa.
Tontorragaz egiten dau amets mendira doanak, eta asko dira behin tontorrera helduta libururen bat eroaten dabenak, han goian pasarteren bat irakurteko. George Mallory ingelesak Virginia Woolfen The voyage out (bidaiaren amaiera) liburua eroan eban aldean. Ez dakigu, baina, irakurterik euki eban ala ez, tontorrera heldu zanik be ez dakigu eta.
Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia eroan eban Shisha Pangmara egin eban bidaian, eta liburu horren protagonistea dan Lucas be Juanra Madariagagaz batera joan zan tontorreraino. SPrako tranbian Lucasen ametsa zortzi milako mendiak igotea zan, eta Juanra Madariagaren eskutik heldu egin da zortzi milako baten tontorreraino.
Ibilbide hori idazlearen gogoeten artean egingo dogu, oso modu errealean; igarri egingo dogu hotza azalean, eta oxigeno faltearen larritasuna biriketan. Goi-mendiak eragiten dabezan tensinoa, bildurra, segurtasun faltea… aldean sentiduko doguz orrialdeetan zehar, eta estualdi latzenetan urtenbidea topetan lagunduko deuskun lagun inbisiblea be bidelagun izango dogu; hori be erreala balitz moduan ikusiko dogu. Azkenean, tontorrean, pozak, nekeak, estutasunak, arriskuak, arrakastak… horreen guztien coktailak eragindako negarra.
Ez dakit zelan definidu liburua. Narratiboa da, baina ez da nobela bat; bidaia liburua da, baina ez da bidaia hutsa; liburu intimistea da, eta aldi berean barruko sekretuak danontzat zabaltzen dituana; mendizaletasunaren istorioen bilduma da, baina ez da liburu historikoa. Sano liburu samurra da, eta poetikoa, gizatasuna eta goi-mendia maisutasunez alkartuten dituana; mendia maite dauanak irakurri beharrekoa, eta samurtasuna maite dauanak be bai.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez