kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Zuloa / Xabier Gantzarain / Elkar, 2018

Euskal artearen ajeak eta aukerak Estibalitz Ezkerra / Gara, 2018-10-20

2012an Tene Mujika saria jaso zuen proiektuaren emaitza da Xabier Gantzarainek dakarkigun “Zuloa”. Hogeita hiru artelan “horien egileen artean daude, besteak beste, Ibon Aranberri, Txomin Badiola, Itziar Okariz, Saioa Olmo, Bixente Ameztoi, Jose Luis Zumeta, Jose Ramon Amondarain eta Miriam Isasi” ardatz zein aitzakia dituzten beste horrenbeste saio biltzen ditu liburuak. Aitzakia moduan hartuak direla diot, saiootan arte analisia eta kritika baino gehiago eskaintzen digulako egileak. Hain zuzen, hainbat gauza egiten dituzte Gantzarainen testuek. “Arkeologia baterako lehen hitzak” idazpurua daraman hitzaurrean iragartzen zaigun bezala, artelan jakin batzuei tiraka iraganak utzitako markei erreparatzen die egileak, artearen eta hura sortua izan den gizartearen/ testuinguruaren arteko loturan sakontzea dakarren ariketa batean. Iragan hori Euskal Herriaren iragan hurbila genuke: ETAren indarkeria eta gerra zikina (Joxe Arregiren heriotza tragikoa behin eta berriro azaltzen da, zelatan den mamua bailitzan); Guggenheim Museoa eta, oro har, Bilbo hiriaren eraldakuntza prozesua adierazle garbi (baina ez bakar) duten politika neoliberalen nagusitzea dira nabarmentzen diren gertakarietako batzuk.

Iragan hurbil horrek euskal artean zer eragin izan duen, euskal arteak iragan hurbil horri zer erantzun eman dion, euskal arteak euskal kultura eta euskal nortasunari begira zer rol jokatu duen eta joka dezakeen, iraganari buruzko orainaldiko interpretazio eta errepresentazioek zer-nolako etorkizuna planteatu dezaketen. Horratx saiootan aurkituko ditugun hari nagusietako batzuk.

“Zuloa”-ren alderdi nabarmengarri eta indartsuenetako bat da artearen bidez bizi ditugun garaien diagnosia egiteko orduan Gantzarain ez dela gertaeren lekuko soil moduan agertzen. Aitzitik, azaltzen eta adierazten duen horretan inplikatu egiten da. Zenbait kasutan testuaren abiapuntua da egilearen eta artelan jakin baten arteko lehen enkontruak eragindako inpresioa. Oroitzapen horri tiraka, arlo pertsonalaren eta aldi berean Raymond Williamsek “sentipen egitura” izendaturiko horretatik gertu dagoen giro kolektibo jakin baten artean kokatzen diren gogoetak eskaintzen dizkigu Gantzarainek. Ikuspegi pertsonala eta kolektiboa, ordea, ez dira beti sintonia berean agertzen. Denborarekin, egilearen bilakaera intelektuala eta afektiboa tarteko, zenbat alderditan bata besteari kontrajarri egin zaiola edo, behintzat, bata bestetik urrundu egin dela antzeman daiteke. Prozesu horrek ahalbidetu du “Zuloa”-n azaltzen den kritika mota, kanpora ez ezik barrura begira ere jartzen dena.

Gertukoa zaionari kritika egiten dion bezala, nagusitu diren diskurtso eta politika ofizialekiko zorrotz agertzen da Gantzarain. Hain zuzen, errepikatzearen errepikatzeaz zalantzaezin eta, kasuaren arabera, mitifikatu ere egin diren jarrerak eta joerak, historiak beraiek, desmuntatu egiten ditu egileak euskal arteari eta, oro har, euskal kultura zein nortasun konplexu eta nahasiari buruzko analisi, kritika eta gogoeta sakonak bezain beharrezkoak eskaintzeko. Hain zuzen, gizarteko zenbait arlotan kezka iturri den (euskal) kultur transmisioaren begira baliagarriak izan daitezke “Zuloa”-k planteatzen dituen galderak eta irudikatzen dituen etorkizun posibleak.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak