« Ez Dok/n aRmairu (eta hamaika aldarriren itauna) | Euskal artearen ajeak eta aukerak »
Etxera bidean / Juan Carlos Etxegoien "Xamar" / Pamiela, 2018
Erroak berreskuratzen Javier Rojo / El Correo, 2018-10-21
Xamar izenarekin sinatzen duen idazle nafarrak orain arte euskal mundu tradizionalaz idatzi izan ditu bere lanak. Aurten argitara eman duen liburuak antzeko gaia erabiltzen du, baina perspektiba desberdina eskaini dio idazlanari. Liburu honi “Etxera bidean” jarri dio izenburua, eta bi hitz horietan ia-ia laburbilduta agertzen zaigu modu sinbolikoan idazlan honetan kontatzen dena. Xamar nafarra da, baina nafartasun hori bere jatorri hurbilenetan islatuta geratzen da, Aezkoakoa baita, mugaldean, zentzu askotan gainera, dagoen eskualdekoa. Pirinioetan kokatua, Frantziako eta Espainiako estatuak bereizten dituen mendilerroaren magalean, eta Euskal Herriaren ekialdeko mugatik hurbil, espazioak markatutako idazlea dugu. Izan ere, idazlearen jarreran pertsonak beren lurrari lotuta daude, eta lotura horrek zehazten du pertsonen identitatea. Baina lotura hori ez da bakarrik lotura geografikoa. Hau guztia, idazlanaren planteamenduaren azpian dago, bertan kontatzen direnak oinarritzen eta zedarritzen. Orrialde hauetan memoria pertsonaletik abiatuta, eskualdearen memoria berreskuratzeko asmoz aurrera eramaten den prozesua azaltzen zaigu.
Aezkoakoa izanik, Xamarrek ez zuen umetan euskara ikasi, dialektologo klasikoek eskualdea ia guztiz euskalduna zela adierazi arren. Bere gurasoen belaunaldiak (idazlea, oker ez banago, 1956koa da) galdua zuen euskara, baina aitona-amonen belaunaldiko kide gehienak euskaldunak izan ziren. Idazleak bere bizitzaren momentu batean, 70eko hamarkadan, sentitzen du zerbait kendu zaiola, erroak ezkutatu zaizkiola, eta eskualdeko beste adiskide batzuekin batera galdutako horren bila doa. Euskara ikasten du eta, euskararekin batera, bertako historia eta tradizioak. Oztopoak ez dira falta, besteak beste, isiltasunean islatzen den autozentsura moduko bat berriak-eta jasotzerakoan.
Istorioak eta historiak, batzuetan gogorrak (herria XIX. mendearen amaieran kiskalita geratu zenekoa; gerra osteko urteak) plazaratzen dira hemen, jende xumearen ahotik jasota. Eta horrela, Xamarrek etxerako bidea erakusten digu, eta horrek identitatean sakontzea ere esan nahi du, goitizena etxearen izenetik hartua du-eta.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui