« Bi ahotako atseginez | Distantziaren estetika »
Ia hemen / Juanjo Olasagarre / Pamiela, 2018
Ironia existentziala Javier Rojo / El Correo, 2018-09-29
Juanjo Olasagarrek poema liburuak eta nobelak eman ditu argitara, nahiko orekatua dirudien ibilbide batean. Edonola ere, batez ere poesiaren arloan bihurtu zaigu erreferente garrantzitsua. Alor horri dagokio “Ia hemen” izenburuarekin argitaratu den liburua, idazleari Xabier Lete IV. Poesia Saria irabazteko baliagarria izan zaiona. Gauza ikusgarria gertatzen da idazlearen belaunaldikoek aurkezten duten ikuspuntuarekin (Olasagarre 1963an jaio da).
Ez dakit belaunaldi marka bereizgarria esan dakiokeen ala agian adin kontu sinplea baino ez den. Kontua da belaunaldi horretan kokatu daitezkeen euskal idazle askok eta askok bizitza talaia moduko batetik begiratzen dutela, eskarmentutik sortuta dirudien jarrera estoiko eta eszeptikoa dela medio. Talaia horretatik atzera begiratu ahal dute, eta bizi esperientzia pertsonaletik ondorio orokorrak ateratzen dituzte. Jarrera honek nahiko zabalduta badirudi ere, gero poeta bakoitzak horrekin zer egiten duen ikusi behar.
Olasagarrek bizitza (bere bizi esperientzia eta bizitza zentzu orokorrean) begiratu eta disekzionatu egiten du, ikuspuntu ironiko eta batzuetan sarkastikoa erabiliz. Atzera begira, haurtzaroa ez da, topikoak adierazi nahi lukeen bezala, zorion esparrua. Maitasuna betikoa izan daiteke, nahiz eta minutu batzuk baino iraun ez. Jatorriek inposatzen dituzten mugetatik alde egiten pasa daiteke bizitza osoa, eta leku asko ezagutu daitezke, non etxea dei daitekeen zerbait eraikitzen saiatzen den.
Baina azkenean jatorrietako paisaiaren emaitza da norbera. Honelako ikaskizunak erakusten dizkigute Olasagarreren poemek. Ironia existentzial hau erakusteko, poemak nostalgia puntu batez zipriztinduta daude, baina beti bezatuta agertzen zaigu nostalgia hau, sentimenduak adierazten direnean ere hauek bridatuta agertzen baitira bere kasa ibil ez daitezen. Ikusgarria da jarrera hau maitasunaz aritzen denean, gai horretaz aritzeko batzuetan planteamendu pixka bat kontzeptista baitarabil idazleak, ia silogismo baten aurrean bageunde bezala.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui