« Ilunabarrekoa | Bizitzaren ardatza »
Tximeletak bizkarrean / Ugaitz Agirre / Susa, 2018
Oroitzapen traumatikoak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-08-04
Ugaitz Agirreren lehenengo nobela da “Tximeletak bizkarrean” izenburuarekin argitaratu den liburu hau. Idazleak idazlan honetan eskaintzen duena ikusita, hitz batekin definitu daiteke liburua: anbiziotsua. Izan ere, idazleak liburu konplexua egin nahi izan du. Argumentua maila desberdinetan zabaltzen dela ematen du. Istorioa, orokorrean, Sara izeneko pertsonaiaren inguruan ari da. Emakume hau kataluniarra da eta historia irakasle ari da Italian, Florentziako Unibertsitatean hain zuzen ere. Horrez gain, idazlea ere bada pertsonaia hau, eta lehenengo nobela arrakastatsuaren ondoren bere bizitza gaitzat duen liburu bat idazteko asmoa du. Pertsonalitate oso konplexua du, halako eran konplexua, non literatur pertsonaia izateko askotan nahiko inkoherentea baita, zatika eraikitako izakia izango balitz bezala, bere nortasuna osatzen duten zatiak elkarri oso ondo egokitzen ez zaizkiolarik.
Bestalde, pertsonaia honengan orainaldia eta lehenaldia estu loturik daude. Lehenaldian gertatutakoak oroitzapenak baino gehiago dira berarentzat. Pertsonaiaren bizitzan aspaldian lurperatuta ziruditen oroitzapenak berriro ere azaltzen zaizkio Kataluniara bueltatu beharrean aurkitzen denean, aita oso gaixorik baitu. Gazte garaia begien aurrean jartzen zaio, berriro ere horretan murgilduta egongo balitz bezala, eta garai horretako zenbait gertakari traumatiko eta mingarri gogora etortzen zaizkio indar biziz. Pertsonaia baten gainean eraikitako nobela da, eta horren inguruan ari da liburua, baina lehen esan bezala idazlan anbiziotsu baten aurrean gaudenez, idazleak gauza gehiagori erreparatu dio. Adibidez, metafikzioan sakontzen du, kontaketa bat kontatzen duelarik; edota intrigazko nobela batean bezala, garrantzizko informazio ezkutatzen zaio irakurleari, jakin-mina elika dadin, joera honek batzuetan argumentuak helburu zehatzik ez duelako inpresioa utzi arren.
Batetik, pertsonaia konplexua, traumatizatua, ia kasu klinikoaren adibidea dirudien erdigunean agertzen da. Beste aldetik, maila desberdinetan irekitzen den narrazioa… Eta emaitza, interes eta arreta bereziarekin irakurtzen den idazlana.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui