« Otto Pette | Norbaitek entzungo dituen zain »
Bihotzean daramagun mundua / Maite Darceles / Alberdania, 2018
Zoriontasun distopikoa Javier Rojo / El Correo, 2018-07-14
Urte askoan zehar euskal literaturan zientzia fikzioaren alorrean koka zitezkeen idazlanen presentzia hutsaren hurrengoa izan zen, halako moduan non esan baitzitekeen euskaraz, itzulpenen bat alde batera utzita, ez zela genero horretako libururik argitaratzen. Azken bolada honetan, ordea, egoera pixka bat aldatzen ari dela ikus dezakegu, eta, oso maiz agertzen ez diren arren, zientzia fikziozko istorioak aurki ditzakegu arazo handiegirik gabe. Adibidez, Maite Darcelesek “Bihotzean daramagun mundua” izenburuarekin argitaratu duen nobela hau. Zientzia fikzioa den aldetik, idazlan honek aurkezten dituen literatura-oinarriak gardenak dira pixka bat informatuta dagoen irakurlearentzat: zientzia fikzio espekulatiboaren erdigunean dauden distopia klasikoak, Orwell eta Huxley-ren nobelak, alegia. Idazleak, bestalde, ez du ahaleginik egiten zor horiek estaltzeko, bere nobelan bertan aipatzen baititu.
Argumentua honelako eskema baten gainean eraikita dago: etorkizun hurbileko mundu batean gizartea harmonian dagoela ematen du, denek dirudite zoriontsuak eta oreka da nagusi gizartean; kasualitatez, pertsonaia batek (kasu honetan, Lorea izeneko neskak) mundu hori kolokan jartzen duen informazioa aurkitzen du, informazio horretan belaunaldi berriei ezkutatu zaien historia ezezaguna topatzen baitu. Zientzia fikzio espekulatiboa denez, abentura fantastikoak alde batera uzten dira eta gizarte antolamenduan zentratzen da argumentua, gaur eguneko munduan planteatzen diren tendentziak eta joerak muturrera eramanda. Ez dugu ahaztu behar honelako nobelak, gertakariak etorkizunean kokatzen badituzte ere, azken finean gure munduaz ari direla, idazten diren garaiko munduaz. Eta bertan agertzen den etorkizuneko mundua distopikoa delarik, itxurazko oreka zoriontsua eta horren azpian dagoen funtsezko injustizia kontrajartzen dira.
Nobela interesgarria da, eta gustura irakurtzen da irakurleari honelako istorioak interesatzen bazaizkio. Eta neurri handi batean tesi nobela ere badenez, ideologizatu samar agertzen da batzuetan. Ez da gazte literaturaren alorrekoa, baina ziur aski bere irakurle naturalak gazteen artean aurkituko dira.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi