kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Stalin / Joseba Arruti / Elkar, 2002

Tirano baten biografia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-03-16

Duela berrogeita hamar urte hil zen batzuen iritziz munduak eman duen tiranorik handiena, Stalin alegia. Tirano asko egon da munduan, Stalin barne, baina ez dut uste oraindik asmatuta dagoenik tiranoak neurtzeko makina. Hitler, Stalin, Mao, hirurak izan ziren tirano eta hirurak hiltzaile. Biktimen kopurua hartzen badugu kontuan, Hitler ia haurtzaindegiko umea da, beste bien aldean. Maoren aldean ere, Stalin tirano txikia izan zen, gazte txoro bihurria. Baina tirano bakoitzak izan zuen eraginari erreparatzen badiogu, Maok eta Hitlerrek baino askoz handiagoa izan du Stalinek historian zehar. Hitlerren eragina bere bizitzara mugatu zen, eta bera hil ondoren amaitu zen ia. Oraindik badaude talde batzuk, Hitlerren oroimena gurtzen dutenak, baina marjinalak dira erabat. Maok jarraitzaile gutxi utzi zuen hil ondoren, oso krudelak baziren ere, tartean Pol-Pot tristeki famatua. Pol-Poti buruz esan behar da gehiago zuela Erdi Aroko jauntxoaren itxura, modernidadeko lider batena baino. Stalinek, Europan batez ere, izugarrizko eragina izan zuen, II Gerra amaitu ondoren.

Izan ere, II Gerra amaitu zenean, eta Yaltan bildu zirenean gerra irabazleak, Churchill, Truman eta Stalin, liburuko argazki batean azaltzen den eran, Stalin, bere tropak Europa erdia mendean zutelako, izan zen irabazleen artean gehien irabazi zuena. Churchillek aldatu nahi izan zuen egoera hori, baina ezin izan zuen edo ez zioten utzi. Ondorengo historia mingarria bezain ezaguna da; Europa erdian Stalinek agindu zuen urtetan, eta bera hil ondoren ere, Berlingo harresia erosi zen arte, halaxe jarraitu zuen agintzen, Stalin gabeko estalinismoak.

Joseba Arrutiren liburuak Stalinen historia kontatzen du, Stalinen eta bere garaikoa hain zuzen. Liburu zehatza da, laburpena izateko. Datu asko dakartza. Nik kapitulu bat aipatuko nuke, irakurleak jakin dezan benetan nor izan zen Stalin. “Urte latzak” du izena eta bertan kontatzen du egileak noiz eta zergatik hasi zen terrorea, noraino iritsi zen eta zenbat hildako utzi zituen ondorioz.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak