kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Bioklik / Asel Luzarraga / Elkar, 2018

Etorkizun zoriontsua Javier Rojo / El Correo, 2018-04-28

Asel Luzarraga euskal literaturan burutzen ari den ibilbidean misterioa eta teknologia biltzen dituzten istorioak agertzen dira. Ibilbide honetan markatzen den logikari jarraituz, oraingoan etorkizunean kokatutako argumentua azaltzen duen eleberria plazaratu du, “Bioklik” izenburua duena. Liburu hau zientzia fikzioaren barruan kokatzen da eta ikusita euskaraz zein gutxi diren alor honetan argitaratzen diren idazlanak, bere agerpena kontuan hartzeko gertakaritzat hartu behar dugu. Zientzia fikzioan ohikoa denez, argumentuan kontatzen diren gertakariak bezain garrantzitsua (eta askotan. hura baino garrantzitsuago) izaten da gertakari honek kokatzen direneko giroa planteatzea.

Nobela honetan, gertakariak etorkizun hurbileko Bilbo batean kokatuta daude, XXI mendearen erdialdean edo. Geopolitikari dagokionez, munduan dauden indar hegemonikoak dagoneko ez daude mendebaldean. Sistema politikoa dela eta, biodemokrazioa deitzen den sistema da nagusi. Sistema horretan biztanle guztiak eskubidea daukate erabaki guztietan parte hartzeko ia denbora errealean. Sisteman parte hartzeko, informazio iturri nagusiak, bakarrak ez direnean, telebista kate desberdinetan aurkitzen dira. Botoek, ostera, ez dute “gizaki bat, boto bat” formulari jarraitzen, norberaren botere ekonomikoaren araberakoak baitira. Sistemak gizarte orekatua sortu duela ematen du, eta bertan denak zoriontsuak direla dirudi. Baina sistemak arrakalak ditu, jakina. Bideopantailak eta kamerak nonahi daude, jendeari ematen zaion informazioa neurtuz, jendearen urratsak kontrolatuz. Testuinguru honetan Txetxu Urruti izeneko pertsonaia atxilotuta gertatzen da emaztea hiltzeagatik eta bere kasua jende guztiaren aurrean azaltzen da, jendeak haren botoaren bidez erabaki dezan errudun ala errugabea den.

Argumentuaren aldetik, eleberri honek iturri argiak erakusten ditu, Orwell eta Huxley, eta etorkizuneko mundu orekatu hori azken finean distopikoa da. Diskurtsoaren antolamenduaren aldetik batzuetan John Brunner (“Stand on Zanzibar”) ekartzen du gogora. Interesgarria gertatuko zaie generoa gustukoa dutenei, batez ere argumentuan planteatzen den giroan jartzen bada arreta.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak