« Ez da ihesbiderik | Demokrazia birpolitizatzen »
Azala erre / Danele Sarriugarte / Elkar, 2018
Azala eta izaera Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-04-14
“Azala erre” du izenburua Danele Sarriugarteren bigarren nobelak. Idazleak ospea lortu zuen 2014an argitaratutako lehenengo nobelarekin, “Erraiak”-ekin. Beraz, gaztea bada ere, ez da ezezaguna euskal letretan. Oraingo honetan argitaratu den idazlanean, Miren izeneko pertsonaia aurkezten zaigu. Ikus-entzunezkoetan trebatutako artista dugu Miren, eta alor horretan egindako lan batzuengatik entzutetsu izaten hasi da. Hori dela-eta, hautatu dute arte sariketa batean epaimahaian parte har dezan. Horixe da egoera orokorra. Argumentua bere estudioan diruz betetako gutunazal bat agertzean hasten da.
Nahi gabe ere misterio nobelaren aurrean dagoela pentsa lezake irakurleak, thriller bat dela alegia, eta gutunazalaren misterioaren inguruan arituko dela argumentua. Baina ez da horrela. Intriga egon arren, garrantzitsuena pertsonaiaren bilakaeran aurkitu behar dugu. Izan ere, hasieratik Miren sare sozialetan engantxatuta dagoela aurkezten zaigu. Goizeko lehen orduetatik sare sozial horietan berari buruz zer esango duten zain dago. Sareetan beren izaerak bilatzen dituzten pertsonaia gehienak bezala egoera kontraesankorrean aurkitzen da Miren, zeren berak eman nahi duen irudia, besteek haren inguruan eraikitzen duten irudia eta bere benetako izaera tirabiran baitaude, halako moduan non bere benetako izaera besteek hari buruz duten irudi horretan gauzaturik agertzen baita. Alde horretatik begiratuta, nobela honetan kontatzen zaigun anekdotaren azpian sare sozialen garaian norberaren identitatea nola antolatzen den azaltzen da, eta identitate hori, besteek eraikia den aldetik, faltsua baino ezin da izan. Argumentuan kontatzen diren anekdotekin batera, pertsonaia bere benetako izaeraren bila doa, besteen begiradek inposatutako kateetatik aske.
Azken boladako kontakizun askotan sare hauen garrantzia azpimarratuta geratu da. Irudiaren garaian bizi gara eta egoera honetan azalkeria norberaren garapenerako traba handia izaten da, batez ere, norberak bere autoirudia besteek eraiki dezaten uzten badu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi