« Iraganaren arrastoan oraina auzian | Hitzen dimentsioa »
Malkoen Mintzoa (Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza) / Iratxe Gutierrez / Utriusque Vasconiae, 2002
Nobelari buruz Javier Rojo / El Correo, 2003-03-12
Iratxe Gutierrez ikerlari gazteak Arantxa Urretabizkaiaren nobelen azterketa bat eskaintzen du “Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza” izeneko liburu honetan. Lehenengo eta behin, balizko irakurleari gauza batez ohartarazi behar zaio: liburua esparru akademikoan koka daiteke, beraz, literaturari buruzko ikerketa bat da, neurri handi batean irakurle aditua eskatzen duena. Izan ere, bere iritziak azaltzeko Iratxe Gutierrez narratologiaren oinarri sendoetatik abiatu da. Alde honetatik, liburua baliagarria izan daiteke Arantxa Urretabizkaiaren nobelagintza ez ezik narratologiari buruzko ikuspegi orokorra eta zehatza ere izateko. Alderdi teoriko hau nabarmentzen da lehenengo orrialdetik, zeren narratologiaren kontzeptuak azaldu ahala aztertzen baitira Urretabizkaiaren nobelak. Baina, alderdi teorikoa nabarmendu arren, nobelen azterketa da ikerketaren azken helburua.
Urretabizkaiaren nobelagintza dela eta, Iratxe Gutierrezen ikerketan bilakaera argi bat azaltzen da: kontamoldea nabarmentzen den literatura mota batetik, istorioa nagusi den literaturara igaro da idazlea hogei urteko eta hiru nobelako ibilbidean, bere izaeraz kontzientea den idazketa baten bidez.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez