kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Denboraren izerdia / Xabier Montoia / Elkar, 2003

Iraganaren arrastoan oraina auzian Patxi Sarriegi / Deia, 2003-03-11

Xabier Montoia gasteiztarraren azken nobela barrua mugiarazten duenetakoa da. Halaxe gertatu zait niri. Protagonistaren historia azken hogeita bost urteetako gure historiaren errepasoa da; mamukeria asko beharbada. Gogoeta asko eta interesgarriak dituen historia da, Madrilen eta Gasteizen bizi izandako istorioz josia, zine produktore arrakastatsu bati gertatu eta bururatzen zaizkionak. Eta gustura irakurtzen dira, idazkera ulergarria eta errazekoak dira denak.

Zinema, emakumeak… eta politika: horiexek liburuaren klabeak, Jon Ezenarro protagonistaren mintzagai nagusiak. Bere inguruan dago eraikia nobela osoa; lehen etakide izandakoa demokrata sutsua da orain; eta azkenean biktima izatera igaroko da. Lubaki batetik bestera jauzi eginez nekea eta mina sentituko ditu, ez damurik ordea.

Baina hausnarrean, koherentzia ez da beti erabatekoa izaten, eta halaxe ere gertatzen zaio protagonistari. Inor libratzen al da horrelakoetan? Garai bateko ideia eta inoiz egin eta esandako okerretaz desenkusatu beharrik ez du izaten protagonistak; batzuetan besterik ez, gerora jabetu denez. Gaztetako grinak denboraren joanak lausotzen baititu, ezinbestean.

Fikzio errealista darabil narratzaileak, orojakile denak. Balorazioak eta era guztietako juzkuak botatzen ditu: iraganaz, aspaldi gertatutakoaz…, baina denborak ematen duen perspektibak lagunduta betiere. Eta horixe nobelaren plazerra eta narratzailearen lorpena, sinplekeriatik ihesi dabilen pentsamendu oldea osatu eta denboraren izerdiaz ederki gauzatzen duena. Ez beti erraza, ez noski kontraesanik gabea.

Oraingoan ere literatura aspektu ludikotik aterarazten digu Xabier Montoiak, hitzekin jolas egitea nahikoa ez delako. Huskeria litzateke jolas hutsa, denborapasa. Aldiz, “Denboraren Izerdia”k bai lortzen ditu bestelako gogoetak irakurlearengan, ez beti gustu berekoak noski, baina bai hark eragindakoak. Eta hor maisu bilakatzen da Montoia. Literaturak gaur egungo gaiez, gai korapilatsuez, gogoetarako ere balio baitezake, balio baitu. Inork ba al zuen, bada, horretaz zalantzarik?

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak