kritiken hemeroteka

8.607 kritika

« | »

Zaldi beltzak zeruan / Txomin Peillen / Pamiela, 2018

Iceberg beltzaren gainaldea Peru Iparragirre / Berria, 2018-04-01

Txomin Peillenenek (Paris, 1932) idatzitako Gauaz ibiltzen dana (Kriseilu, 1967) izan zen, errepikatzen denez, euskarazko hirugarren nobela beltza, Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen (1955) eta Mariano Izetaren Dirua galgarri (1962) liburuen ostean. (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astearen ekimenez atera da, Gauaz ibiltzen dana eleberriaren berrogeita hamargarren urteurrena dela-eta, Zaldi beltzak zeruan (Pamiela-Maiatz, 2018) ipuin-bilduma. Eleberri horren hiru atalek ematen diote hasiera bildumari. Peillenek, liburuaren aurkezpenean: “[Gauaz ibiltzen dena] liburuaren parte onena dela iruditzen zait, tartekoa. Hasiera geldo samarra baitu liburuak, eta amaiera ez zait ona iruditzen”. Hiru atal horiez gain beste bost narrazio labur biltzen ditu liburuak: lehenik argitaratu gabeko lau eta lehendik argitaratutako Lege-mediku aditua.

Joseba Sarrionandiaren hitzaurrea du bildumak. Peillenen obra zabalaren azalpen labur bat egiten du bertan, “icebergaren gainaldea seinalatuz bezala, abisatzeko Txomin ez dela euskal idazle soil bat, baizik eta, arean, euskal idazle-elkarte bat”. Apenas ehun orri dituen liburu hau ere iceberg baten gainaldearen gisara ikus daiteke, ur azpian ezkutatuta dagoenari sarrera bat bezala.

Peillenen beraren lanera gerturatzeko parada aproposa da bilduma. Sarrionandiak esaten duen bezala Peillen idazle-elkarteak ugari eta zabal idatzi baitu eta liburu honetan horretarik hainbat zertzelada ageri baitira. Martxoaren 8an Berriari eskaini zion elkarrizketan argitzen ditu Peillenek liburuari eta bere ibilbideari buruzko hainbat gako, Jon Miranderen eta E.A. Poeren eskutik heldu zela bera genero beltzera, adibidez.

Nabaria da, elkarrizketan esaten duenaren bidetik, etnografiaren garrantzia Peillenen idatzietan: jendea nola bizi den kontatzen du, zer duen jaten, nola den harremantzen. Italiako, Mexikoko, Normandiako edo Euskal Herriko gertakariak kontatzen dituela, bokazio hori du. Horren froga argia da liburu honetan ipuin bilakatutako Maddi Hardoiren lekukotasun lazgarria: Zakur bazka. Ahozkotasunetik gertu dago darabilen idazkera ere.

Oro har soiltasuna darie narrazio hauei, bortizkeria soila, ez dute alferreko apaingarririk eta batzuetako tonua hotza izatera ere iristen da, zehaztasuna eta zorroztasuna ere ez da falta behar den lekuan. Pertsonen eta, batez ere, gizartearen (edo gizarteen) azterketak eta bidegabekerien salaketak dira narrazio hauetako gehienak. Gaizkiaren eta, ale batzuetan, globalizazioaren gaineko gogoetak ere badira, besteak beste. Genero beltzari dagozkion ohiko topiko batzuk biltzen dira liburuan, baina badago, zorionez, haietatik harago begiratzeko tartea ere.

Azken urteotan antolatu den (H)ilbeltzak ikusgarritasuna ekarri dio nobela beltzari. Egia da, edo hala dela iruditzen zait, behintzat, urtez urte generoko hainbat liburu argitaratzen diren arren, irakurlegoa badutenak, ez zaiela beti merezi duten lekua uzten. Erreferentzia argia bilakatzen ari da, baina, (H)ilbeltzaren bilgunea, elkargune gisa, lehenik, baina baita gune sortzaile gisa ere. Antolatzen dituzten hitzaldi eta mahai-inguruak, liburu hau bera edo (H)ilbeltza beka dira, besteak beste, asmo horren erakusle argiak.

Azken kritikak

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Maddi Galdos Areta

Esker onak
Delphine De Vigan

Irati Majuelo

Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde

Gorka Bereziartua Mitxelena

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Hasier Rekondo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Maialen Sobrino Lopez

Erroen izerdia
Jone Bordato

Nagore Fernandez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Asier Urkiza

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Jon Martin-Etxebeste

Artxiboa

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

Hedabideak