« Mendi-giroak paradigma | Na propia sangre a dura pluma »
Mendi-joak / Aingeru Epaltza / Elkar, 2017
Bizitzaren metafora Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-02-10
Aingeru Epaltza ez da liburu asko plazaratzen dituen idazlea. Edonola ere, plazaratzen dituen idazlanek beti erakusten dute interesa piztu dezakeen elementuren bat. Bere azken idazlanak “Mendi-joak” du izenburua. Narrazio liburua da oraingo honetan, eta hamar istorio jaso ditu, osagai komun batek lotzen dituen hamar narrazio: mendia. Istorio hauen aurrean irakurlearen arreta erakartzen duen lehenengo osagaia idazkera bera da. Aingeru Epaltzaren eskuetan hizkuntza balio berezi batez hornitua agertzen zaigu, momentu bakoitzean behar den erregistroa, estiloa erabiltzen baitaki. Hitzak ere zehaztasun osoz hautatuta daude eta hark idatzitakoa irakurtzean hizkuntza-aberastasuna zer den nabarmen geratzen da.
Azaleko kontu hau (azalekoa baina funtsezkoa, literaturaz ari baikara) alde batera utzita, ipuinen mamiak ere zeresan.handia eskaintzen du. Ipuin guztietan kontatzen diren istorioetan mendia agertzen zaigu osagai bateratzaile moduan. Batzuetan mendia gertakarien kokagunea da, besteetan mendia pertsonaien desioen helburu bezala azaltzen zaigu. Askatasuna adierazten duen neurri berberean presentzia itogarri eta zapaltzailea izan daiteke, ipuin hauetan lekua, espazioa, baino gehiago baita mendia: arrago bat, non gizakiaren benetako izaera azaltzen den. Eta horixe da, nire ustez, liburu honek eskaintzen duen gauzarik interesgarriena, mendia aitzakia, idazleak giza izaeraren zirrikituetan barneratzen jakin du-eta. Harrokeriak eta bekaizkeriak, adiskidetasuna eta pertsonaren mixeriak, norberaren ezintasunak eta mugak… horrelako osagaiak jartzen dizkigu Epaltzak begien aurrean, espazioaren presentzia ekidinezina nabarmentzen den bitartean.
Azken finean, ipuin hauetan mendira igotzea ez da leku batera joatea, ez da oztopo bati aurre egitea bakarrik, bizitza beraren metafora baizik, eta bizitzan bezala, fatalismo handiz ezinbestekoak eta ezustekoak markatzen dute pertsonaien ibilbidea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez