kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Gizakia zentzu bila / Viktor E. Frankl (Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel) / Erein, 2017

Gizakia zentzu bila Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2017-12

Hau liburu on bat baino gehiago da. Viktor E. Franklen liburu hau da, hasteko, klasiko bat kontzentrazio esparruei buruzko literaturan. Klasiko bat da, halaber, osasun arloko profesionalentzat, oro har; psikologian aritzen direnentzat, bereziki. Sona handiko klasikoa, berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzuli izan baita, eta liburuaren milioika ale saldu baitira munduan. Hainbeste, ezen, Washingtongo Library of Congressen arabera, Estatu Batuetan gehien eragin duen liburuetako bat da. Pentsalari askoren ustez, hitzaurrean Mª Angeles Noblejas de la Flor-ek dioen bezala, “gizateriaren historiako liburu nagusietakoa”.

Franklen lanak bi zati ditu: psikologo bat kontzentrazio esparru batean, eta logoterapiaren oinarrizko kontzeptuak. Lehen atala Lontxo Oihartzabalek euskaratu du; bigarrena, ostera, Miren Arratibelek.

Lehen zatia da luzeena: kontzentrazio zelaikoak jasotzen ditu, eta irakurle ez-espezializatuaren arreta bete-betean bereganatzen du. Lehen zati honetan, sarreratxo bat eta hiru atal daude, kontzentrazio zelaian sartzen den unea, hango bizimodua eta handik askatuak izan ostekoak azaltzen dituztenak, hurrenez hurren. Hala, Franklek kontatzen digu nola bizi, sentitu edota jasaten diren lehen aldiko erreakzioak, apatia, gosea, umorea…; lehen pertsonan eta gordintasun osoz, baina baita psikologian adituak bakarrik azal dezakeen eran ere.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak