kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Barbaroak baratzean / Luis Garde / Balea Zuria, 2017

Denok gara barbaroak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-12-02

Luis Garde ibilbide oparoko poeta da, arrakastarik handiena nobela gogoangarri batekin (“Ehiztariaren isilaldia”, 2015) lortu badu ere. Nobela horrek batez ere poesiara emana den idazle baten bidean parentesi moduko bat ekarri du, hala dirudi orain arte behintzat, eta horren ostean berriro agertzen zaigu Luis Garde poeta, gogoratzeko moduko beste liburu batekin: “Barbaroak baratzean”.

Irudi batzuek zeharkatzen dute liburu hau alderik alde, poema hauei batasun tematikoa eskainiz. Irudi horiek aldez edo moldez mugarekin erlazionatuta daude. Lehenengo eta behin, erreferentzia zehatz baten adierazpidea dela dirudi muga horrek, mendebaldearen inguruan halako harresi bat eraiki baita, itxurazko paradisu honetatik kanpo daudenek bertaratzerik izan ez dezaten. Baina egoera zehatz hori transzenditzen da poema hauetan eta maskarak kenduta gizakiaren benetako izaera nabarmentzen zaigu. Izan ere, liburuaren izenburuan agertzen diren hitzak erabilita, gizaki guztiak momenturen batean baratzetik kanpo egon diren barbaroak izan dira. Ia esfortzurik egin gabe, ideia hau paradisuaren galerarekin erlaziona liteke. Kasu honetan, ideia honen atzean gizakiaren benetako izaeraren deskribapena agertzen da, gizakiaren esentziaren azalpen existentziala, bizitza bera paradisutik egoztea da-eta. Beste maila batean, gizakiaren historia ere azal dezake irudi horrek, gizakia, edozein gizaki, beti paradisuaren bila doan barbaroa baita. Eta ustezko paradisu hori eraikita, “bertoko” bihurtzen da. Eta bertokoak/barbaroak dialektika horren bidez azal liteke gizakiaren ibilbidea historian zehar.

Luis Garderen poema hauek interpretazio desberdinetarako aukera uzten dute, eta horixe da liburu honen balioetako bat. Edonola ere, zein ere baita irakurlearen interpretazioa, bi gauza nabarmentzen dira poema hauetan. Bata, gizakiari buruzko jarrera ezkorra. Bestea, poesiaren ikuspuntutik begiratuta inportanteena, ideiak poetikoki pentsatzeko ahalmen miresgarria. Eta azken honek erakusten du poeta onaren eskua.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak