« Gerrak | Linbotarrak »
Testamentua / François Villon (Matias Mugica) / Erein-Igela, 2016
Testamentua Aitor Francos / Bilbao, 2017-11
François Villonen izena ezaguna da, beste obra batzuen artean, Urkatuen balada izeneko poemagatik. 1431 urtean Parisen jaioa, Villonen ibilera nahasia eta gorabeheratsua izan zen zalantzarik gabe, garai neketsu batean murgildurik gainera. Egiazko izena François de Montcorbier zuen, umezurtza zen, jaio eta gutxitara benefizentzia etxe batean igaro zituen lehengo urteak, bere adopziozko aita, Guillaumen de Villon, agertu zen arte. Honek edukazio zintzo bat eman nahi arren, Françoisen izaera bihurriagatik ezinezkoa izan zen. Halere, La Sorbona unibertsitatean irakasle titulua ateratzea lortu zuen Villonek. Apaiz baten hilketa leporatu zioten, kartzelan behin baino gehiagotan ikusi izan zuen bere burua eta heriotzaren mugan behin eta berriz egon zen,justizia zela medio batzuetan, bizitzaren tranpen arabera besteetan. Urkatzera kondenatua izan zen, nahiz eta azkenean barkatu zuten. Epitafioa ez ezik bi testamentu idatzi zituen, bata Petit Testament tituloarekin (1456an) eta Grand Testament (1462). Batetik bestera ibiltze horretan, esan behar da, 1462 urtetik aurrera betirako bere arrastoa galdu genuela, aztarnarik utzi gabe desagertu egin zen.
Itzela bezain titanikoa izan behar du poeta frantziar honen Testamendua euskeratzea. Matias Mugicak (Iruñea, 1961) Euskadi saria irabazi du aurten Erein argitaletxeak kaleratu duen lan honegatik. Itzultzaile baten lana, poesia arloan dagokionari behintzat, originala bertsionatzea dela esan da askotan, poema desberdindu behar da originaletik. Entzuna dugu, era berean, poeta bat beste poeta batek soilik itzul dezakeela, eta harrezkero ezagunak dira zenbait poetak beste poeta batzuen lanak itzultzen egin dituzten ahaleginak, Kavafisekin esaterako. Nik neuk gehienetan, atzerritarra den edozein poeta bat irakurtzean, ezaguna ez zaidan hizkuntza batean idazten badu batez ere, itzulpen hori nork egin duen da behatzen dudan gauzarik lehentasunezkoena. Bere poesia lotsagabea da, satirikoa oso, eta heriotzaren itzala zapalduz doa. Bizitzaren ankerkeria erakutsiz, behartsuen desesperantza eta sufrimendua kantatu zituen, ironiaz. Aukera ezin hobea dauka egungo irakurleak liburu honen bitartez hain bitxia den Villonen poesiara hurbiltzeko.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui