kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Gerrak ez du emakume aurpegirik / Svetlana Aleksievitx (Iker Sancho) / Elkar, 2017

Gerrak Peru Iparragirre / Berria, 2017-10-29

Ekainean aurkeztu zuten Svetlana Aleksievitxen (Ivano-Frankivsk, Ukraina, 1948) Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua (Elkar, 2017). 2015eko Literaturako Nobel sariduna izan zen Aleksievitx, eta Nobel Saridunen lanak itzultzera bideratutako Jokin Zaitegi Itzulpen Sariari esker ekarri du Iker Sancho Insaustik euskarara, ederki ekarri ere. Beka honengatik ez balitz, nekez geneukake liburu hau euskaraz.

Bere maisutzat aitortzen duen Adamovitxen bidea jarraituz eta zabalduz nobela-koralak osatzen ditu Aleksievitxek, elkarrizketa literarioen bitartez. Eta hala definituta ikusi dudan arren, erreparoa ematen dit liburu hau nobela izendatzeak, ez merezi ez duelako (nobela merezimenduzko etiketa balitz bezala, galoi edo ordena bat) baizik eta kazetaritza lan bat delako beste ezeren gainetik eta, gaur egun ulertzen dugun bezala, nobelen zakuan sartzeak lan hori lausotu edo estaliko lukeelakoan nagoelako. Arrazoi gehiagoren faltan, Elkar argitaletxeak halako lanei gordetako Lekuko sailean argitaratu du liburua.

Sobietar Batasuna desegin ostean jaio eta Bigarren Mundu Gerra estatubatuar filmen bidez (edo bestelako propagandaren bidez, orokorrean) irudikatu dugunontzat zaplada galanta da Gerrak ez du emakume aurpegirik. Egia da, gainera, Ekialdeko Fronteaz bestela ere ez dakigula askorik. Baina, batez ere, gerran parte hartu zuten emakumeez ez zaigu ia ezer iritsi, eta gu ere ez gara historia horien bila joan. Prestatu, beraz, zaplada jasotzeko. Aberriaren Aldeko Gerra Handia da liburuko protagonistek kontatzen dutena, aldi berean sobietar gizaki eta gizartearen barrura begiratzeko leiho txiki asko zabalduz. Pertsonak ardatzean jarrita gerra kontatzeko haien ikuspegiei ematen die garrantzia idazleak, 2004an Berriari eskainitako elkarrizketan aldarrikatu zuen bezala. Garaipenaren ostean bigarren gerra bat biziraun behar izan zuten emakumeen ikuspegiak plazaratzen ditu kasu honetan. Emakume gisa zapalduak izateaz gain frontetik etxera itzulitakoan emakumetasuna galdu zutelakoan estigmatizatuak eta baztertuak izan baitziren asko.

Egunkari batean irakurritako albiste txiki batetik tiraka hasi zen Aleksievitx gerran aritutako emakumeak elkarrizketatzen. 70eko eta 80ko hamarkadetan zehar haietako ehunka elkarrizketatu, eta entzundakoak paperera eraman zituen. Partisano eta soldadu ohi hauen ahotsek osatzen dute, beraz, liburu hau. Oroitzapenak izanik, zatikatutako kontakizunak dira gehienak, ahozko formak jarraituz, gainera. Aniztasuna kudeatzeko, gaika antolatuta daude hautatutako pasarteak, nahiz eta azken buruan ahots bakoitzak bere leku propioa hartzen duen testigantzen segidaren baitan. Gerra amaitutakoan ezkutatu eta isilarazi ziren emakumeak ziren, ez gerraren lekuko bakarrik, baizik eta agente aktibo, protagonista izandakoak. Kontatzen duten gerra ez da gertakari handi, heroi eta loriarena, gertakarietatik ezabatuak izan baitira haien izenak, Aleksievitxek ilunpetik paperera dakartzanak. Haien parte-hartzea funtsezkoa izan zen gerran Nazismoa garaitzeko, eta funtsezkoa da gaur haien bizipenak irakurtzea eta zabaltzea; irabazi zuten gerra kontatzen dugunean haietaz ez ahaztea.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak