kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Dramak / Abelino Barriola / Euskal Editoreen Elkartea, 1988

Gizarte berrien mailakoak Aritz Galarraga / Argia, 2017-10-01

1936ko gerra aurreko teatroan, nabarmen, izen bat: Abelino Barriola. Ez bakarra, noski, Toribio Alzaga izan zuen aitzindari, zeinari Barriolak berak aitortu zion maisugoa —“Zugandik etorri zait euzko-antzerti gaietako zaletasuna”—. Baina Barriola, Lino Akesoloren arabera: “Idazle onekin euskal-teatroa bide berria urratzen asiko da. Artean baño goragoko gaiak, gizarte berrien maillakoak”. Aurrerakoia, garaiari egokituagoa, “gizarteko arazo sakontxoak arrotzen ditu”, “Donostiako teatroa joxemaritarren girotik atera eta mundu zabalagora eta aize berrietara eraman naiez ari izan da”.

Komedia bazter, Barriolak idatzitako lau dramak biltzen dira liburuan (Zulo madarikatuak, 1911; Lagun txar bat, 1912; Maitasunak, 1923; guztietan gorena Goi argi, 1935). Oro har emaitzarik onenak lortutako generoa izateaz gainera, “denboran zehar izandako aldaketen erakusgarri zabala osatzen dutelako”. Argi azaltzen ditu hitzaurrean Xabier Mendigurenek: irri antzerkitik dramara, gero eta lan luzeagoak, ideologia nabarmenduz, herritik hirira, pertsonaian gizarte maila gero eta jasoagoa, emakumearen garrantzia eta goraipamena. “Hasierako lanetan Soroagandik datorren usadiozko antzerki molde donostiarrari erabat lotzen bazaio ere, piskanaka antzerkikera berezi eta bere-berea lortuko du”.

Zertan da, bada, antzerkikera modu hori? Ez ekintza huts, ez eta hutsal ere, baizik eta hausnar —bakarrizketa gisakoak, barne pentsamenduak—, adibidez fedeaz. Fedegabeko pertsonaiak agertzen dira, mojei “alfer”, “zomorro” deitzen dietenak. Apaiza, gizon eta emakumeen arteko harremanen aldekoa da —“gizonak bere artean eta emakumeak berenean” dituzten bezala—. Suizidio bat azalduko da. Nagusien gehiegikeriez kontziente, klase urguilu amiñi bat. Emakume liberatuak orobat, jazband —jazband!— jotzen duen beltzarekin dantzatu zen emakume andaluziar bat, Biarritzera hiru mutil euskaldunekin joaten den ingeniari aleman baten emaztea. Edota polimaitasuna iradoki dezakeen eztabaida: “Maitasun bakarrak betetzen duen biotza al dezu? Maitasunak! Nik asko ditut”.

Ados, horien guztien azpian asmo moralizatzailea dago, ideologiak—abertzale, jelkide— sustrai sakonak ditu testuotan. Baina, zer egin behar ez den erakusteko besterik ez bada, testu zentsuratzaile haiek egiten zuten bezala, zer egin daitekeen erakusten digute. Gizarte berri haietan egiten zena.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak