kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Haren zati bat / Josu Penades / Denonartean, 2017

Zatika Mikel Ayerbe / Berria, 2017-05-21

Denonartean argitaletxeak kaleratu du Josu Penadesen Haren zati bat nobela berria. Oinarrian, Ander protagonistaren astebeteko ibilerak kontatzen dira; ikasten ari den San Frantziskoko Stanford unibertsitate entzutetsutik herrira, Bermeora, itzuli berri baita astebeteko oporraldia probestuz (kapituluak ere asteko egunen arabera banatzen dira). Itzuli ere, kezka nagusi batekin itzuli da gainera: ez daki egiten ari den ingeniaritza ikasketak bertan behera utzi eta beste karreraren bati ekin edo ez. Hain zuzen, San Frantziskon utzi duen Heather neska-lagunari ere ez dio zalantza horren berririk eman oraindik, baina Anderrek erabakitzen du topatuko duela abaguneren bat bere kezkak familian edo lagunartean plazaratzeko.

Edonola ere, auzi nagusi hori kontakizuneko nolabaiteko MacGuffin bilakatzen da, hau da, nobelako interesgunea gertakizun horrek zehaztu beharko balu ere, protagonistak une oro buruan darabilen kezkak ez du aterabiderik aurkitzen eta, azkenean, nobelan bestelako gertaerek hartzen dute pisu nagusiena. Izan ere, itzuleran aurkituko duen herriko eta, bereziki, familiako egoera hain antzaldatuta topatuko du non, esan bezala, ez duen esan-beharreko garrantzitsu hori planteatzeko egokierarik bilatzen. Era berean, ez da gai ikusten San Frantziskon neska-laguna aurkitu duela etxekoei esateko ere.

Horrenbestez, Anderren barne-krisiak talka egiten du herrian eta, zehazkiago, etxean aurkituko duen krisi orokorrago batekin, hots, krisi ekonomikoarekin. Hasieratik ohartzen da etxean gauzak beste modu batera gertatzen ari direla, eta, pixkana-pixkana, krisi ekonomikoaren atzamarrak sukalderaino iritsi direla jabetuko da. Izan ere, gurasoek sorturiko enpresan eraldaketa asko egin, eta langileak kaleratu behar izan dituztela jakingo du, eta krisi horren aurrean, bere barne-gatazkak garrantzia galduko du, uneoro buruan izan arren.

Liburuan beste plano bat ere irekitzen da, Anderren lagun min Jonen aitaren ingurukoen bueltan harilkatua, hain zuzen. Horrela, Jonen aita blog asaldagarri bateko sarrerak idazten hasten dela ematen du, krisi ekonomikoaren ondorioz barne-krisi betean murgilduta dagoen pertsonaiaren zantzuak azalduz, eta, ezinbestean, Jon adiskidea zeharo kezkatuta agertuko da. Eta Ander egiten du horren guztiaren konplize.

Ondorioz, ekintzetara baino gehiago, gogoetetara bideratua dagoen nobela da Haren zati bat. Herriko zein familiako gorabeherekin batera, Heather neska-lagunaren off-eko ahotsa ere askotan agertuko da, horren erakusle. Baina oro har, aurrez aipatu ezaugarriekin batera, nobela motela begitandu zaio irakurle honi. Ekintzen eta gogoeten joskera moduak eraginda ziurrenik, gertaerak linbo batean geratzen direla ematen du, zenbait gogoetari bide emateko aitzakia huts izateraino sarri. Era berean, gogoetak ere luzamendu bilakatzen dira maiz, nobelaren erritmoaren kaltetan.

Esandako guztiari, ordea, tupusteko amaiera nolabait irekia kontrajartzen zaio, orrialde kopurua ere kontuan izanik, ordura arteko erritmoarekin zerikusirik ez duena. Amaierako efektu kolpe gisa funtzionatzeko sortua dirudi, nahiz eta irakurle hau konbentzitzeko aski ez izan.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak