kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Gelditu zaitezte gurekin / Ana Malagon / Elkar, 2017

Ez-lekuetan Javier Rojo / El Correo, 2017-05-13

Ana Malagonek argitara eman berria du narrazio liburu bat. Idazlanak “Gelditu zaitezte gurekin” du izenburua eta hamalau narrazio jasotzen ditu. Idazleak orain dela hiru urte bere burua ezagutzera eman zuen euskal literaturan mikroipuinak biltzen zituen liburu baten bidez. Narrazio laburrerako zaletasuna, beraz, berezkoa duela esan daiteke. Narrazio liburu honetan agertzen diren istorioetan bizitza puskak aurkezten zaizkigu. Protagonistak ez dira heroi handiak, eguneroko bizitzan ari diren pertsona arruntak bizik. Eta pertsona arruntak diren neurrian, beraiei gertatzen zaizkienek nahiko ohikoak dirudite, balentria ikusgarrietatik urrun. Baina eramaten dituzten bizitza horiek beren ohikotasunean zerbait berezia erakusten dute. Izan ere, pertsonaia gehienak helduaroan murgilduta daude, ia konturatu gabe, eta puntu horretara heldutakoan ohartzen dira beraien bizitzak ez direla behinola irudikatu zituzten bezalakoak, ezintasunak eta mixeria txikiak nagusi baitira beren munduan.

Ilusioen galeraz, desengainuaz hitz egiten zaigu liburu honetan. Narrazioek izaera bikoitza daukate. Batetik, gertakari zehatz batzuen kontaera eskaintzen dute. Pertsonaiak, beraz, bidaiak egiten, lanean, familia-ospakizunetan biltzen agertzen zaizkigu, ohikeria nagusi den giroan. Baina bestaldetik, narrazio onekin gertatzen den bezala, ohiko gertakari horiek sinbolo izaera hartzen dute, momentu egokian esandako esaldi egokiari esker. Beraien bizitzak porrot baten adibide dira, azken finean giza existentzia osoa ere porrota baita. Deigarriak dira Ana Malagonen liburuan zenbat istorio kokatzen diren ez-lekuetan: bidaiak, opor zein lan bidaiak, direla medio, pertsonaiak ikusten ditugu beraienak ez diren lekuetan mugitzen. Baina beraien esparru propioak diruditenak ere izaera berberaz hornituta agertzen dira. Pertsonaiak ibiltzen direneko mundua ez-leku erraldoia da, bizitza bera inondik inora ez doan, ezerezetik ezerezera daraman bidaia baita.

Tristurak gainez egiten du zenbaitetan amaiera irekia ere duten ipuin hauetan, aurkezten zaizkigun pertsonaia guztiak, itxurazko irabazleak ere, ezinbestean galtzaileen bidean amilduta daude-eta.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak