« Ospa! | Bahiketa absurdoa »
Ospa / Juan Luis Zabala / Susa, 2017
Ezinezko ihesa Javier Rojo / El Correo, 2017-05-06
Literatur urtearen hasierak argitalpen kontua pixka bat motel dabilelako inpresioa utzi dit orain arte. Eskerrak nahiko bare mugitzen ari den ekoizpen honetan, noizean behin, lan interesgarriak agertzen direla, Juan Luis Zabalak argitara eman duen “Ospa” narrazio liburu hau lekuko. Juan Luis Zabala kultura-kazetari eta idazleak hogeita hiru kontakizun biltzen ditu liburu honetan, hogeita hiru kontakizun, denborak aurrera jotzean sortzen den desengainua azaltzeko. Narrazio hauetan agertzen diren pertsonaia nagusiek askotan ikusten dute nola bizitza beren inguruan gertatzen ari den. Besteek bizi izandakoaren lekuko dira pertsonaia horiek, bizitza beraiei ez baizik-eta besteei gertatuko balitzaie bezala.
Pertsonaiak askotan kazetariak edota idazleak dira, eta beraien bizitzeko moduak besteek egindakoa kontatzea baino ez dirudi. Orainaldi etsigarrian kokatuta, pertsonaiak aspaldiko oroitzapenekin konformatu behar dute, eta hauek aurkezten direnean ez dirudite oso zirraragarri. Izan ere, bizitza haurtzaroan hasten den amildegiratze moduko bat da. Pertsonaiak agian ezkonduta egongo dira, eta familia harreman orekatsuak dituztela irudikatzen dute, baina beraien izaeran bakardadearen presentzia da nagusi. Besteetan, protagonistak arte munduan ari dira, eta beraien obretan gauzatu nahi dute beren izaera hori, arte lanak sortzea benetako bizitza baten ordezkoa bezala aurkeztuz.
Jarrera honekin batera Zabalaren narrazioetan nabarmentzen den bigarren planteamendua ihesaldiaren ezintasuna da. Sorgin gurpil batean kateatuta, pertsonaiak ezinbestean halako bizimodua eramatera kondenatuta daude eta ihesaldian saiatzen direnean ere, amilduta dauden ohikeriatik aldentzeko egiten dituzten ahalegin guztiak alferrikakoak dira. Ihesaldi txikiekin konformatu behar izaten dute, edota ihesaldiaren simulakroarekin. Alde honetatik begiratuta, esanguratsua da oso txirrindularien presentzia. Askotan pertsonaiak bizikleta baten gainean nora ezean dabiltzanean baino ez baitira aske sentitzen.
Gaztaroa atzean utzi duen gizakiaren mugak, eta honekin batera, etsipena azaltzen duen narrazio bilduma bikaina eskaini digu Juan Luis Zabalak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez