« Hautuen aurkako grina | Kafka irakiarra »
Maitasunaren indarra / Gabriel Korta / Egilea editore, 2016
Azpiproduktua Igor Estankona / Argia, 2017-04-09
Zazpi poema liburu ditu onduak honez gero Gabriel Kortak: Isiletik (1980), Okaranak (1986), Harri hautsiak (2002), Laugarrenak Lau (2010), Elurra galtza motzekin (2012), Diot (2013). Berauetara eta azken honetara isuri ditu zenbait maitasun, zenbait salaketa, zenbait tristura. Oraingo honetan ere maitasunaz ari da, agerikoa da, “bi lagunek topo egiten dutenean elkarri indarra emateko, bultzada egiten diote, aurrera esateko modua da, detaile horietaz ari naiz”.
Detaileak. Liburua detaileekiko sentibera da. Baina baita galdera handiekiko ere, beharbada gauza txikien bidez bilatzen dielako erantzuna. Ze leku dauka lekurik ez daukanak gure gaur egungo gizarte sorgortuan? Ze paper jokatzen du poesiak bakoitzaren orekan, bakoitzaren desorekan?
Gabriel Korta ez da autore bat lehen ahapalditik hasita harrapatuko zaituena. Ez da dotoreziaren paradigma. Bene-benetan idazten du, ordea: “Poesia ez da nirekin hasten, bukatzen ere ez… Datozela poetak beren poemekin! Diosala egiten dizuet denoi lanbide gogor hau loriatzeko. Onartu behar dut urteen nekea, udazkenean bizi naiz, zahartzen ikasi behar dut. Aranondoaren gerizpera itzuli, lagunarteko zirkulu errespetatura… asko sentitzen dut baina ezin dut ahantzi psikiatriak izan duen oinatz mikatza nire poesiagintzan”.
Poema gehienek di-da ebazten dituzte auziak. Zentzu horretan iluminazioen antzekoak dira. “Baditut hezur konponduak/ Baditut ebakiondoak/ Bakardadea eta sarrerak ospitaleetan/ 64 urte ditut”. Eta korrontean gora doa, gure senean ez gauden guztiok bezala. Igo eta jaitsi bizitzan aurrera egin ahala. Existentzia literarioa eta bizitza bera nahasten dira Gabriel Kortaren obran. Ederra da irakurtzeko, astuna da irakurtzeko. Interesgarria da sano, eta baita arina ere uneka. Definitzeko gaitza, edozelan ere, Maitasunaren indarra, begi bistakoaren erreinu ezkutua: “Zuek zarete nire musak/ Pertsonak/ Nostalgiazko kaleetan”. Burmuina puzzle bat dela frogatzen du beste behin liburu sakonki pertsonal honek. Eta betiko tipo arraroaren egia berriro argitaratzen duela ematen du, aurreko liburuen jarraipena eginez.
Azken liburua beraz, Maitasunaren indarra. Denen antzera azkena. Esandakoa errepikatzen du, esandakoa berritzen du. Berriro utzi digu Gabriel Kortak zuriaren eta beltzaren, argiaren eta itzalaren, justiziaren eta ilunpearen azterketa, esperimentu askoz handiago baten emaitza literarioa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi