kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Franco hil zuten egunak / Koldo Izagirre / Susa, 2016

Zapalduen ikuspuntua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-01-14

Koldo Izagirreren eskutik datorren azken idazlana “Franco hil zuten egunak” izenburuarekin argitaratu da. Bederatzi narrazio biltzen dira liburu honetan eta guztiek ezaugarri bera dute. Bertan kontatzen diren istorioek irakurlea frankismo garaira eramaten dute, batez ere frankismoaren azken urteetara. Testuinguru horretan, Gerra Zibiletik hogeita hamar urte-edo pasatu direlarik, frankismoa ia-ia ezinbesteko patu moduan agertzen da, arlo guztietara hedatuta dagoena. Baina beste aldetik, erregimenak bere arrakalak aurkezten ditu, hainbat urtez bere legea ezarri ondoren, garai berrietara egokitu beharra ere suertatu baitzaio. Giro horretan Izagirreren narrazioetan agertzen diren pertsonaiak biziraun behar duten antiheroi apalak dira. Pertsonaiok galtzaileen aldekoak dira era bikoitz batean, euskaldunak eta langileak baitira, jende xumea, askotan umiliatuak. Idazlearen hitzetan esanda ipuin horietan “historia txipia” deitzen dena kontatzen da. Hau da, ez dira historia liburuetan agertzen diren gertakari garrantzitsuak aipatzen, baizik eta testuinguru historiko horretan jende xeheak dituen bizipenak, askotan memoria pertsonalaren ondoriozkoak. Pertsona arrunten bizipenak direla kontuan hartuta, kontakizunak lerra zitezkeen kronika sentimentalera, urte horiek aipatzen dituzten beste obra batzuetan gertatzen den bezala. Baina ez da kasua. Kronika sentimentalean ere ager litezkeen osagai batzuk aipatzen dira hemen, baina pertsonaiak umiliatuegi daude, osagai horiek benetan kronika sentimental moduan baliatzeko. Herra handiegia gordetzen dute, denbora luzeegian egon dira zapalduta, irabazleen eskutik datozkien osagai horiek sentimendu positiborik sor diezaieten. Istorio hauetan Koldo Izagirreren literaturan ohikoak diren klabe batzuk agertzen zaizkigu. Historiari buruzko planteamendu dialektikoa adibidez, bizitza etengabeko gerra bat izango balitz bezala aurkeztuta. Eta jakina, ezin dugu ahaztu ipuinetan nabarmentzen den jarrera estetikoa, Izagirreren literaturan etika eta estetika ezin banatu baitaitezke, berarengan ideologiaren aldetik abangoardian egon nahiak estetikan abangoardista izatea inplikatzen baitu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak