« Apetazko digresioak | Aurki guztiak du bere binperra »
33 ezkil / Miren Gorrotxategi / Elkar, 2016
Gorpuak ur azalera nola Iratxe Retolaza / Argia, 2016-11-20
33 ezkil estreinako nobelan, giro gris eta iluna eraiki du Miren Gorrotxategik. Ferminek gizaki-burezur bat topatzen du, baserriko lurretan ur-depositu bat jartzeko lanetan ari dela. Burezurraren auziak aspaldian izozturiko harreman zenbait biziberritzea ekarriko du: Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari hots egingo diote; eta Nestor, bide batez, Berta neska-lagun ohiarekin jarriko da harremanetan, indusketa-lanetan jardun ohi duelako. Garizmendi baserrira garamatza gertaerak, baina, baita inguruetan kokaturiko beste espazio batzuetara ere: elizara, hilerrira eta Garizmendi-Berrira (hau da, Ferminen anaia bikiaren etxera). Geografia horretan ezkila-hotsek eta hezur-dantzek zeharkaturiko giroa sortu du, eta lur-eremu ezegonkorra irudikatu: familia-sekretuak eta iruzurrak ditu lur azpiko ur, eta mesfidantza-giroa da nagusi. Burezurraren misterioa argitu ahala, isildutako eta lurperatutako iraganak gainez egingo du Garizmendi aldean, gorpuek ur azalera nola.
Neorruralismo beltzaren bidetik jotzen du nobelak, eta 80ko hamarkadan neorruralismora hurbildu ziren nobelak dakartza gogora: besteak beste, Hamaseigarrenean aidanez (1983) nobelako apustu-giroa eta Kcappo (1985) nobelako kutsu beltza. 33 ezkil nobelan, baserri-giroaren gogortasuna islatzeko, apustuaren kultura agertzeaz gain, beste ohitura batzuk ere irudikatu dira: oinordekotza eta maiorazkoa, norgehiagoka, inbidiak eta gorrotoak, baserriko bizimoduaren eta herriko bizimoduaren arteko talka, sinesmenak eta sorginkeriak, eta abar.
Nobela honetan irakurleak ez du bidea ikertzaileen eskutik egiten, nobela beltzean ohikoa denez. Izan ere, bikote parea dabil auzia argitu nahian: maitale ohiak (Nestor eta Berta) eta ertzainak (Kortazar eta Ezpeleta); ez dago ikerketa-lerro bakar bat, beraz, eta narratzaileak gertaerak pertsonaia guztien ikuspegitik kontatzen dizkigu. Horretarako, bi narrazio-lerro eraiki dira: batean, auzia argitzeko prozesua da kontagai; bestean, aldiz, pertsonaien iraganera egiten du jauzi narrazioak. Intrigazko istorioek beti erronka handia dira: informazioaren dosifikatzean asmatu behar da, eta korapiloak modu sinesgarri batean askatu behar dira. Bi narrazio-lerro tartekatzeak, gainera, erronka areagotzen du. Bukaera aldera zenbait korapilo akaso azkarregi askatu dira, baina, oro har, ongi erantzun dio Miren Gorrotxategik erronkari, eta ederki asmatu du gertaeren puzzlea osatzen, jakin-minari eusten. Trebetasuna erakutsi du eszenak eraikitzen eta pertsonaien nortasuna apurka-apurka aletzen, baita misterio-giro hori eraikitzen ere.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi