kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Finzi-Continitarren lorategia / Giorgio Bassani (Koldo Biguri) / Elkar, 2016

Behera behar hau Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-19

Giorgio Bassani idazle italiarrak merezimendu handiak ditu literaturaren historian gogoratua izateko. Besteak beste, berari esker argitaratu ahal izan zen XX. mendeko literaturaren gailurrean dagoen idazlan bat: Lampedusaren “Il Gattopardo”. Baina horretaz gain, nazien eta faxisten aurkako militantzian nabarmendu zen Italian Bigarren Mundu Gerran. Eta jakina, liburu interesgarriak ere idatzi zituen. Hauen artean euskaraz “Finzi-Continitarren lorategia” irakur dezakegu. Nobelaren hasieran agertzen zaigu idazlearen maskaratzat har daitekeen narratzaile bat Finzi-Contini familiaren hilobiaren aurrean, 50eko hamarkadan. Arkitekturaren aldetik ikusgarria den moduan hondoratzen ari den momentu horretan, abandonatuta baitago. Bertan lurperatuta daude Ferrarako familia aberats horren zenbait kide, baina ez guztiak, juduak zirenez batzuk kontzentrazio esparruetan hil zituzten-eta. Besteak beste, Micol. Sarrera honen ostean, atzera jauzi bat egiten da denboran eta narratzailea familia aberats horrekin izan zituen harremanak kontatzera pasatuko da. Era dotore eta pausatu batez azalduko zaigu nola bizi ziren Finzi-Continitarrak, eta zer nolako amodio-historia egon zen Micol eta narratzailearen artean. Aberatsak izan arren, Finzi-Continitarrek ere pairatu behar izan zituzten Italiako faxistek inposatu zituzten lege arrazistak. Horien ondorioz, beren etxea inguratzen zuten lorategiek muga bat altxatu zuten beren munduaren eta kanpoko errealitate gordinaren artean. Muga horien barruan zoriona eraiki zezaketela irudikatu nahi izan zuten, eta burbuila baten barruan bezala aurrera eramaten zuten beren bizitza, kanpoko mundu hori egongo ez balitz bezala. Baina kanpoko mundu horrek bere existentzia krudela erakusten du, ezinbestez. Ezinezko amodio baten istorioa kontatzen da, malenkoniaz eta tristeziaz betea, amodiozko istorio hori burutu litekeen mundua ere gerrak desagerrarazi baitzuen. Italierazko testua euskaratzeko ardura Koldo Bigurik hartu du. Eta izen horrek itzulpenaren kalitatea bermatzen du, inolako dudarik gabe.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak