« Trantsizioaren errelatoak | Behera behar hau »
Poesia kaiera / Stephane Mallarme (Josu Landa) / Susa, 2016
Hegoak astinduz Igor Estankona / Argia, 2016-11-13
Stephane Mallarmek (Paris, 1842-Valvins, 1898) ezinezko ahapaldia, ezinezko liburua, iristerik ez zegoen obra idatzi zuen. Orain Josu Landak itzuli du inposibilitate hori guztia, edo hobe, haren lagin bat, perfekziotik gertuen egon den poetaren ahotsa gerturatuz. Ekarri ere errimarekin ekarri du gainera, Munduko Poesia Kaieretarako Miguel Hernandez itzuli zuen modu-moduan. Emaitza ederra otu zaigu: “Nornahi bakar estiran/ zisne eta kai ezean/ zaharkituaren miran/ nire so ezerezean”.
Mallarme irakurriz ematen du irakurtzen ari garela denboraren dekantazioa hitzetan. Batzuetan eternitatearekin dago obsesionatua, Edgar Allan Poeren hilarriari kantatzen dionean legez, eta beste batzuetan harrapatu nahi luke momentu bat, tximeleta baten hegada labur-laburrean kabitu araziz: “Lepo finez zisneak, gladiolo gorrikara,/ erbesteko arimen jainko erramu orria/ gori nola goiz-alba presatuen ikara/ serafinen behatza bezain hori-gorria”.
Mallarme obra gorenen poeta bat izan zen, hizkuntzaren ikertzaile, erritmoaren legeetan sinesten zuen klasiko handietako bat. Horregatik askotan daude bere poemak opera handietako agertokietan legez kartoi-harrizko marko onirikoetan kokatuak, ortu santuetan, gauerdietan, saloietan ibiliko zara liburu honetan zehar. Eskapismoak daroa exotikora, ametsera: “Errubiez ereinda larrutzen duen duda/ zuzi babesle eta alaiaren modura”.
Norberarengan hitz solteek sorrarazten duten oihartzuna da poemaren osotasuna bezain garrantzitsua. Misteriozko paisaietan gertatzen diren gauza lausoak gure irudimena dira. Poeta ere desagertu egiten da kasik, eta hitz egiten dute unibertsoaren indar ezkutuek. Mallarmeren poesia da ulertu baino gehiago dastatu egin behar den horietakoa, apurka-apurka harrapatzen zaituena eta esanahiaz harago eroan. Rimbaud da beste bat. Baudelaire ere bai. Poe. Korronte bat gaur egunera arte iritsi dena.
Tradizio horren haritik etorri ziren sinbolismoa eta are surrealismoa bera ere. Seinaleak ulertu ez arren ere, badago zer edo zer kilika eragiten dizuna: badakizu ez dela ari deskribatzen dituen gauzei buruz; gauzok unibertsoaren misterioei buruz hitz egiteko bitartekoa baino ez dira. Berriro asmatzen du poetak den oro. Ordutik ari gara besteok ere, konturatu barik, berrasmatzen Mallarme eta bere absolutua.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi