« Teatro saltseroa | Haien, zuen, gure trintxeratik »
Freeport / Ander Odriozola / Elkar, 2016
Kasualitateen xerka Hasier Rekondo / Berria, 2016-10-23
Nobela beltzaren generoak, detektibeen azpigeneroa barne dela, susperraldia nozitu du gurean azken urteotan. Generoaren ezaugarrien eraginez, irakurtzeko erraztasuna barne, salmenten nondik norakoak direla medio, eta euskal literaturan merkatuak duen pisua gorabehera, generorik arrakastatsuen bilakatu da. Sinesgarritasunaren auzian enegarrenez estropezu egiteko inongo asmorik gabe, iruzkintzera goazen nobela honetan ere, Freeport (Elkar, 2016), sakon eztabaidatzeko gaia bailitzateke (nobela osoan zehar bitxia egiten da ertzainik ez agertzea, poliziak baino, eta inongo erreferentziarik ez izatea Ondarroan migranteen gaiari buruz), zenbait egileri aitortu egin behar zaie euskaraz generoak bizi duen aro loriatsua sortu ahal izateko egiten duten ahalegina. Euskal literaturak ezinbestekotzat du generoren bat egonkortu ahal izatea, bizirik iraun nahi baldin badu, produktuen kalitatea ziurtatzea egilearen esku lagata betiere.
Ander Odriozolaren (Ondarroa, 1978) lehen liburuaren protagonista Joanes dugu. Philip Marloweren oinordeko izan litekeen detektibe klasikoaren zenbait zantzu agertzen ditu Joanesek: haren bizitzaren anabasa, aita alkoholiko eta jokozale baten miseriak barne, edateko grina asegaitza (gurean saltzen duten graduazio altuko garagardo gorrixkaren zale amorratua), eta tenplantzaren jabe aurkitzen dituen arriskuetan ahalik eta hobekien atera ahal izateko. Ezbairik gabe, Joanesen pertsonaia dugu landuena, detektibearen rola ahalik eta duinen jokatzea deliberatzen baitu. Bizkaiko Aldundiko politikari baten negozio ilunen berri eman ondoren, aseguru etxe batetik kanporatua izango da, eta halabeharrez hartu beharko du ikertzaile lana. Joanesen dilema morala, inongo filosofia merkerik saldu nahi gabe, bizirik irautearen eta duintasunaren arteko hari mehean ekilibrista lanak egin beharrean datza. Edanez bizirik iraun duen ikertzailea da. Joanesen estoizismoa dugu nobelan gehien estimatzen dena.
Hala ere, Ondarroa eta Bilbo artean girotu nobela honetan agertu gainerako pertsonaiak, ez daude Joanes bezain ondo eraikiak, eta, orobat, historian zehar agertzen diren kasualitateen kate sinesgaitzak ditxosozko sinesgarritasuna ezabatzen dio harilkatutako tramari. Nabarmenegia da, halaber, emakumezko pertsonaiak zirriborro huts bilakatzen zaizkiola Odriozolari: femme fatale Aida eta detektibea arazoetatik beti ateratzeko prest dagoen Libe, bikotekidea edo. Bada, Odriozolak eraiki pertsonaien potretek ez diote sendotasunik gehitzen istorioari. Horrezaz gain, kontakizunaren amaiera erraz aurreikus daiteke, generoak eskatzen duen suspensearen osagaia ez dago behar bezain sostengatua, eszenan ustekabean agertzen diren pertsonaia ezberdinek eraikitzen baitute. Amaierak sainete baten zantzu guztiak agertzen ditu, aipatu suspensea eraiki ahal izateko irudimenak ere nolabaiteko rola jokatu behar baitu.
Idazle gaztea izanagatik, zerbait gehiago eskatu behar zaio Odriozolari, generoaren osagaiak ondo ezagutzen dituela erakusten baitu. Freeport-a edo portu frankoaren abantailak baliatuz garatu ohi den kontrabandoaren gaineko munduaren deskribapenak eskasak suertatzen dira. Apika, historia detektibeen generoan lar mugatu nahiak lar baldintzatu du Odriozolaren estreinako lana.
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez