« Kaka esplikatzen | Zorionaren errua »
Freeport / Ander Odriozola / Elkar, 2016
Negozio ilunak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-10-15
Gauza jakina da topiko bihurtu arte askotan adierazi dena, euskal literaturan generoko literatura batek lekutxoren bat badu, generoko literatura hori nobela beltza dela. Ander Odriozolak ere, literatur munduan bere buruaren aurkezpena egiteko, literatura mota hori hautatu du, “Freeport” izenburuko idazlan honek generoa definitzeko erabili izan diren hainbat ezaugarri erakusten baititu. Spoilerrik egin gabe, esan daiteke argumentuak ohikoa den bidetik jotzen duela: ikertzaile pribatu bat kontu bat argitzen saiatzen delarik, hasieran dirudien baino askoz korapilatsuago den trama batean nahasita aurkituko da, eta trama nahasi horretan aurre egin beharko die arriskuei bere abilezia hutsa erabilita. Argumentu hori Euskal Herrian kokatuta dago, eta gertakarien erdigunea Ondarroako portuan egiten diren negozio ilunak dira.
Nobela beltz guztietan gertatzen den bezala, ikertzailearena egiten duen pertsonaiak garrantzi handia dauka. Kasu honetan ikertzaile pribatua profesionala da. Tipo gogorra eta zinikoa, baina oso planteamendu etiko argia dauka eta horrek arazoak sortu dizkio azaletik baino iradokitzen ez den iragan batean. Bere bizitza pertsonala nahiko desorekatuta dago. Adiskidetasun harremanetan, ordea, guztiz leiala da. Aitaz eta behinola izan zuen beste lan bati buruz iradokitzen dena alde batera utzita, irakurleak ez daki gauza handirik bere bizitzari buruz. Marka jakin bateko garagardoa du zaletasunik handiena, bere bizioa alegia. Pertsonaiak arazoa konpontzeko bere burua baino ez du, beste pertsonaia batzuek noizean behin laguntzatxoren bat eskaintzen badiote ere. Pertsonaia nagusi honi kontrajarrita, senarrari adarrak jartzen dizkion emakumea dugu (adar kontu honen ikerketa da argumentuaren abiapuntua). Emakume honek ereduzko “femme fatale” baten papera betetzen du: seduktorea, erakargarria, bere helburuak lortzeko eskrupulu gutxi dituena…
Nobela dibertigarria da, baina arazo bat erakusten du argumentuaren garapenean, trama ezkutua argitzerakoan kasualitateak parte handiegia daukala.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi