« Hitzak azalean igurtziz | Ohe hotzetan bada zerbait »
Ohe hotzak / Jon Ariza de Miguel / Elkar, 2016
Narratzailearen hitzak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-07-23
Jon Ariza de Miguelek “Ohe hotzak” izenburuko lanarekin egin du aurkezpena euskal literaturaren alorrean. Idazlearen lehenengo nobela da, baina gure artean ohi dena kontuan hartuta ezin esan daiteke idazle hasi berri gaztearen ereduari egokitzen zaionik, zeren 1979.ean jaioa baita. Nobela honetan osagai bat nabarmentzen da, narratzailea. Lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaile honek azaltzen du nola jaso duen lagun baten eskutitza, apurtuta zegoen harremana berreraikitzeko asmoz bidalia. Narratzaileak lagunari bigarren aukera bat ematea erabaki eta haren hirira doa berarekin egotera. Argumentuak hauxe dauka hasiera, eta nobelan zehar ikusiko dugu bi pertsonaia hauen arteko harremana nola garatzen den elkarrekin dauden egunetan. Baina harremana garatzen den bitartean, narratzailearen presentzia beste edozein osagairen gainetik nabarmentzen da. Izan ere, nobela honetan gauza gutxi gertatzen dira, eta gertatzen diren gehienek ez dute berebiziko garrantzirik. Lagunek hitz egiten dute, ikuskizunen batera doaz, edan egiten dute, zehaztugabea den gertakari-multzo bat osatuz, hau da, gertakariek ez dute leku berezirik betetzen argumentu-hari batean. Benetan garrantzia duena narratzailearen hizketaldia baita, bere hitzak. Pertsonaia hau izengabea da, Europako Ekialdeko herrialde batean bizi da, oso zehatza ez dirudien lan bat eginez. Gertakarien markoa osatu beharko luketen elementu hauek ere guztiz zehaztugabeak dira, kanpoko erreferentzia zuzena egoteak narratzailearen ahotsa nolabait estali ahalko balu bezala. Narratzailea etengabeko hizketaldi batean aritzen da, lagunarekin dituen harremanei buruz, harreman hauek zehazten baitute nor den. Kontua da harremanen izaera ere ez dela argitzen. Eta hizketaldi horretan narratzaileak bere buruaren irudia eskaintzerakoan, dandy kultu eta batzuetan pedante gisa aurkezten da, itxuran eta zerbait irudikatu nahian bere benetako nortasuna egongo balitz bezala. Amaieran irakurlea ezer kontatu ez zaiolako inpresioarekin geratzen da. Eta hau lortzea ez da meritu txikia, besteak beste liburuak 120 orrialdetik gora dituelako.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi